martes, 24 de abril de 2012

Aurkezpenak bi.



Horrelaxe gaude gu, aluzinatuta! 
Izan ere, astelehen honetan beste hiru aurkezpen izan ditugu eta oraingoan ere izugarria izan da. Geroz eta gauza gehiago ikasten ari gara, eta gure baliabideen eta teknologia berrien inguruan dugun informazioaren kutxak gainezka egin behar digu. Taldekideek mordo bat gauza aportatu dizkigutelako alde batetik, eta gerora begira gure egunerokoan erabilgarri izango zaizkigun hainbat baliabideren jakintza ere eman digutelako bestetik. Beraz, gu erabat aberastuta eta pozarren sentitzen garela aipatu gura dugu.


Lehenengo taldea, Haur Hezkuntza Bilbo, teknografien gaiarekin etorri zaigu. Aurrekoan aipatu bezala gai ezaguna guretzat, baina oraingoan are ezagunagoa. Izan ere, batetik gure gaia delako eta bestetik lehengoan talde batek ere gai beraren inguruan jorratu zuelako bere aurkezpena. Hala ere, bestean esan legez, oraingoan ere harritu egin gara talde honek lanaren enfasia beste puntu batean jarri duelako, teknografia burutzeko prozesuan hain zuzen. Honegatik, batez ere, movie maker programarekin lanean ibiltzeko pauta desberdinak erakusti dizkigute, sortu daitezkeen arazoen berri eman eta berauek gainditzeko bideak ere erraztu dizkigutela esan genezake, besteak beste. Beraz, gure taldean hainbeste buruhauste eragin dizkigun programa honen inguruan are gehiago ikasteko aurkezpen ederra izan dela uste dugu, batez ere, adibidez hurrengoan teknografiaren bat edota bideoren bat egiteko ezagutzen ez genituen trukuren bat edo beste barneratzeko aukera eskaini digutelako, besteak beste. Gainera, beraien ikasle-irakalse identitatea definitzen duten eta honen adierazle den teknografia ere aurkeztu digute eta benetan hunkigarria iruditu zaigu; musika, irudiak eta hitzak erabili dituzte berton eta izugarria da hiru ezaugarri horiek uztartzean guregan eragin dezakeen guztia. Lan polita izan da eta zueri ere ZORIONAK!



Bigarren taldeak, lehiaketa batean partehartzeko aukera eman digu, "50X15" delakoan hain zuzen. Hainbat galdera erantzun behar izan ditugu IKTen inguruan, eta honek informazio asko barneratzen lagundu digu. Egia esan behar badugu, galdera asko erantzuteko buruhauste txikiak izan ditugu, baina, guztiok batera pentsatu eta erantzun egokia zein den hausnartuaz are errazagoa izan da lehiaketan aurrera egitea. Aurrera egitetik aparte irabaztea ere lortu dugu eta punta-puntako teknologia aparatuak izan ditugu sari gisa. A ze pagotsa gurea. Aurkezpena erabat originala iruditu zaigu, izan ere, joko honen bitartez jakintza desberdinak adierazi dizkigute modu erakargarri eta komiko bat atxikituz, eta hau gustokoa izan dugu. Lan ona egin dute, eta informazioa errealitatearekin kontrastatu dutela ere aipatzekoa da. Azken hau egiteko galdeketa antzeko bat egin dutelarik bai irakasle eta ikasleen artean eta hau ere erabat interesgarria iruditu zaigu. Honegatik, eta gazapoak medio (jajaja) asko gustatu zaigu Lau Mila Kolore taldearen aurkezpena, beraz, ZORIONAK!


Hirugarren taldea, Eskola 2.0ren inguruko informazioarekin etorri zaigu eta informazio, baliabide eta adibide desberdinez hornitu dute gure teknologia berrien inguruko jakintza. Gauza asko izan dira, teoria asko, baina, guri horrekin aportatu diguten guztia are handiagoa. Nabaritu da lan handia egin dutela informazio asko izan baitute alde batetik, eta hainbat eta hainbat iturri kuxkuxeatu dituztelako bestetik. Honegatik, guzti hori gurekin konpartitu nahi izate hutsa bakarrik baloratzekoa da, izan ere, ez baita batere erraza hainbeste gauza talde handian konpartitzea eta asteetan zehar buru belarri jorratzen ibili diren lan hori aurkezpen batean sintetizatzea, besteak beste. Hori dela eta, uste dugu egin duten lana handia izan dela. Gainera, guri geuri dinamikoa izan denaren sentsazioa eman digu azkenean guztia interesgarria iruditu zaigulako. Eta ez bakarrik interesgarria baizik, eta gerora begira baliagarria eta errealitatean aurki dezakeguna. Beraz, azken talde honek egin duen lana ere benetan potoloa eta zoriontzekoa, Kuxkuzeatuz honegatik zueri ere ZORIONAK!



Eta aurreko sarreran esan genuen bezala eskerrak eman beharrean gaude gaur ere. Eskerrak  taldeek gurekin konpartitu duten guzti horrengatik!

"Ikasten ikasten beti gure adimena zabaltzen..."



Hitzak: radiokasetea, baliabideak

lunes, 23 de abril de 2012

Aurkezpenak bat.

Azkenean ere hasi dira aurkezpenak eta gu pozarren. Izan ere, azken urte hauetan argi baino garbiago egiaztatu ahal izan dugu, hala eman ez arren, aurkezpenetatik izugarri ikasten dugula. Bata bestearen lanak konpartitzeko aukera eskaintzen digu metodologia honek eta honela, guztiok besteen esperientzietatik ikasten ikasten dugu eta klaseak kreatiboak izatetik aparte, erabat aberasgarriak izaten direla uste dugu.

Eta honela ba, goiko sarrera txiki honen ostean gaurko aurkezpenen hausnarketari paso emango diogu.

Gaurkoa ikusita, esan beharra dugu erabateko presioa sentitu dugula. Hiru taldeek ezin hobeto aurkeztu dizkigute beraiek landutako proiektu desberdinak eta listoia oso goian utzi dutela nabarmendu gura genuke, guri bederen izugarri gustatu bait zaizkigu. Hala ere, honek gure lanaren inguruan pentsaraztera eraman gaitu, izan ere, hauen lanak ikusi ostean ea zer egitea lortzen dugun...
Beraz, gu ere aurkezpena prestatzen gabiltza buru belarri!

Lehenengo taldeak portfolioa aurkeztu du. Oso argi azaldu dute, informazio mordoa izan dute guri aurkezteko, teoria mordoa alegia. Eta hori modu dibertigarri eta erakargarrian plazarazi digute eta hau baloratzekoa dela uste dugu. Izan ere, ez da batere erraza tokatu zaien gai konkretuarekin (beronek aurkeztu beharreko oro mugatu egiten duelako) eta transmititu behar izan duten informazio objektibo pilla horrekin sortu duten bezalako aurkezpena bideratzea. Beraz, lan bikaina egin dutela iruditu zaigu. Irakasleen errealitateko esperientziak konpartitzea ere asko gustatu zaigu, azkenean eman duten teoria hori errealitatearekin kontrastatzea positiboa dela deritzogulako. Bloggak nola, nork eta zertarako erabiltzen duten ikusi eta ikasi ahal izan dugu berauekin. Bideo ezberdin asko egin dituzte, gai teoriko baten barruan kutsu komikoa txertatzea lortuaz, eta ikusi ahal izan da honen atzean lan asko egin dutela beraz, ZORIONAK Jakinminez ikasi!

Bigarren taldeak, "Teknografia" gaia izan du. Guretzat gai ezaguna, izan ere, gu ere gai hau jorratzen gabiltza azken aste hauetan. Hala ere, erabat kuriosoa iruditu zaigu eurek aurkeztu duten modua. Hau diogu, ze nahiz eta biok gai berbera izan, gure fokalizazioa eta beraiena guztiz desberdina izan da eta honegatik, lortutako emaitza ere ez da berbera izan. Honela ba, gaurko gaia ezaguna egin zaigun arren, beronen harira, taldekideek gauza berriak aportatu dizkigutela aipatu beharra daukagu eta beraz, gure gaian are gehiago sakondu dugula eta gauza berriak ikasi. 
Beraien irakasle identitatearen nondik norakoen berri eman digute eta berau transmititzeko, taldeko teknografia komuna eta sketch desberdinez baliatu dira. Lehena oso hunkigarria izan da eta bigarrena oso komikoa eta aldi berean esaguratsua guztion hausnarketa pertsonalerako. Hau ere asko gustatu zaigu. Bideoan oso ondo erakutsi dute irakasleak haurrekin zelako harremana izan behar duten. Oso aktore onak dira eta bideo xume batzuekin, aurrerago esan bezala, gauza asko pentsaraztera eraman gaituztelako: ikasle-irakasle papera, irakaslearen jarrera etab.rren inguruan hausnartzera bultzatu digutelako besteak beste.
Beraz, zuei ere ZORIONAK Etorkizuna eraikitzen!


Hirugarren taldeak, gure gelako guztien aurkezpen fitxez baliatuz eta dituzten abilezia guztiak uztartuz, aportazio itzela egin digute. Izan ere, gai abstraktu batetik abiatuta guretzat esanguratsuak izan diren hainbat kontzeptu eta sentimendu saltoka jarri dituzte gure burmuin eta gorputzean. Musika, hitzak, "puesta en escena" bera...dena gustatu zaigu. Gure erresistentziak puxkatu egin ditugu (a ze lasaitasuna, benetan desestresatzeko aukera bikaina izan dela ikusi dugu. Eskerrak paper soil bat izan den...) eta baloreak gure zuhaitz birtualean eskegi. Bizitzak gauza onak eskaintzen dizkigun legez, txarrak ere eman ohi dizkigula ohartu gara, baina hau ez dela batere negatiboa ikusarazi digute, ez horixe. Izan ere, gauza negatiboetatik ere ikasi egiten dugu, hazi egiten gara. Eta garrantzitsuena, gauza negatiboetatik asko ikasten dugu, positiborantz salto bat ematen dugularik. Eta horren isla izan da, balore desberdinekin baliatuz erresistentziak eta oztopoak gainditu ditugula ikustea. Orduan, gure haziak sustraiak bota eta loratu egin zaigulako! 
Nabari da gure talde hau trebea dela teknologia berriekin, eta lan asko egiten ibili direla guri guzti hau eskaintzeko. Honela ba, hirugarren taldearen aurkezpenak ere barrutik betetzen lagundu digu eta era desberdin batean, hazi egin gaitu. Beraz, egin duzuen lanagatik, ZORIONAK Armonika Lewinsky!



Laburpen gisa esatea, hiru taldeen lanak bikainak izan direla, lan asko egin dutela eta hori nabaria izan dela aurkezpenetan. Eta batez ere, izugarri baloratu dugu aurreko egun guztietan egindako lan guztiaren sintetizazioa eta guzti hau besteoi aurkezteko modua, hau da, ikusleoi transmititzeko modua. Itzela izan da. Gero berezkoa den aktore/aktoresa dohaiak dituztela ere ikusi dugu (hemendik telebistara!) eta horrek aurkezpen onak egiteko aukera eman diela. 



Maila horretara heltzea kostako da, hala ere, ahalegina ez da faltako gure partetik.

Besterik barik, mil esker hiru taldeei gurekin konpartitu duzuen guztiagatik eta gaur hainbeste emateagatik!
Eta bene-benetan ZORIONAK, artista hutsak zarete! 


Hitzak: poza, ikaskuntza

Eskola eta aldaketa!

Eta aldaketekin egin genuen aurreko sarrera horren harira, bideo batekin gatozkizue!

Ingurua aldatzen ari dela argi ikusten dugu, eta eskola be aldaketa horretara gehitu beharra dagoela ere sentitzen dugu. Izan ere, gizartea eta eskola uztartuta dauden heinean beratara moldatzea ezinbestekoa da guretzat, ezinbestekoa egungo ikaskuntza moduarekin bat egin eta gure txikiek dituzten beharrizanak ahalik eta ondoen bete eta asetu nahi baldin baditugu bederen. Eta hori lortzeko bidean, teknologia berrien aldaketen trenera salto egin behar dugu, estaziotik gure helmugarantz doan trenak eskapo egin aurretik.
Hala ere, ez dugu salto egin behar esangura barik, izan ere, egiten dugun horri zentzua bilatu behar diogu. Eta ez hori bakarrik baizik eta irakasle izango garen heinean inguruak eskaintzen dizkigun edota guk geuk berez ditugun baliabide horietaz baliatu behar gara, eta berauei ahalik eta kutxu gehien ateratzen ahalegindu. Hori eginez, gero egiten ari garen horrek zentzu potoloagoa izango duelako guztiontzako eta gu geu ere hasi egingo garelako, egiten dugun horretan benetan sinisten badugu. Beraz, IKTen aldaketara gehitu behar gara, baina beti gure ikasteko metodologia hori esanguratsua izaten bada. Honegatik, beharbada, teknologia berrien trena hartu aurretik. Autobus geltokitik pasatu beharko gara eta bertan gure ikaskuntza prozesua esanguratsu bilakatuko duen metodologiaren autobusa hartu!


Honegatik, jada badira berau ikustarazi gura diguten hainbat bideo. Kuxkuxeatzen ari ginela aurki ditugun hainbat igo ditugu eta beraz, gaurkoan ere beste bat konpartitzea pensatu dugu. Beharbada, astun xamarrak izango gara baina, guri  esanguratsua iruditu zaigu!





domingo, 22 de abril de 2012

Aldaketak bai, baina nola?

Gaurkoan ere handik eta hemendik kuxkuxeatzen genbintzala Boris Mir-en artikulu batekin topo egin dugu. Eta beti legez, berau zuekin konpartitzea erabaki dugu sarrera honetan. 

Izan ere, gure bizitza osoa eta ingurua bera, hainbat aldaketez josia dago. Eta gu geu ere aldatu egiten garela argi dago zentzu horretan. Hala ere, sarritan aldaketa asko handi geratzen zaizkigu eta beste batzuetan besterik gabe, aldaketa jakin baten aurrean noraezean aurkitzen gara. Badakigu aldaketa beharrezkoa dela baina, hori egiteko pausuak eman beharrean atzerantz joaten garela sentitu izan dugu maiz. 


Honegatik, ea zer deritzozuen hor behean jarri dizuegun aurkezpenaren inguruan. Hausnarketa egiteko oso baliagarria da!


sábado, 7 de abril de 2012

IKTak gure baliabide!

Lehengo egunean, hausnarketa txikitxoak egiten aritu ginen taldean. Eta gauza bat eta bestea azaldu ondoren, Teknologia berrien arlo honen gaia atera zitzaigun aurrera. Izan ere, hasieran ez genekien nondik norakoa izango zen IKTen gaia, ez genituen larregi ere ezagutzen eta egia esan, gure artean gehien ikara sentimendua da nagusi. Hala ere, denborak aurrera egin ahala guk geuk egin ahal izan dugun ikaskuntza bidean aurrerapausuak egon direla ikusi ahal izan genuen bestean. Bai, gauaza mordo bat ikasi ditugla eta gu geu ere hazi egin garela pertsonalki.
Hainbat arazo sortu izan zaizkigu traste hauekin momentu askotan, bai horixe baina, aurrera egiten ere ikasi dugu eta batez ere, gerora begira gure baliabideen kaxa bete egin dugu. Programa asko ikasi ditugu, besteak beste, eta hau hasi baino ez da egin. Izan ere, aurkezpen desberdinen ondoren benetan are gehiago beteko garenaren sentsazioarekin gaude.
Eta baliabideen kontuaren harira, lehengoan azaldu zen prezi programaren zeozer klasean. Norbaiti zaila egiten omen zitzaion programa honi eskua hartzea eta. Guk pentsamendu matematikoaren garapena, arloan egin behar izan geneun aurkezpen batean erabili genuen prezi programa. Egia esan, hasieran oso zaila egiten zitzaigun berau maneiatzea, baina azkenean hala eta hola, hau frogatu eta bestea ukitu, zeozer egitea lortu genuen. Honegatik, gaurkoan berau zuekin konpartitzea pentsatu dugu. Egun horretan aurkezpenerako prestatu genuen prezia lagako dugu ikusteko nola geratu zitzaigun, eta beharbada hobetu egin ahalko genuela pentsatu arren, gu geu gustora geratu ginen egindako lanarekin.






Eta hori bai, norbaitek preziarekin laguntzarik behar izanez gero, esan beharrik ez dago guk geuk ahal dugun neurrian behintzat ez dugula inongo arazorik laguntza hori eskaintzeko eta emateko. Horrexetarako gaude eta!

martes, 3 de abril de 2012

Pozik gaude!

Gaurkoan pozik gaude azkenean ere, hainbeste kostata baina bukatu ditugulako gure teknografiak. Egia esan, gaurko klasean elkarrekin trukatu eta konpartitu ditugu berauek, eta esan dezakegu gustura geratu garela egindako lanarekin. Ezin ahaztu eta atzean utzi haserre eta frustrazio momentuak, ezta momentu puntual askotan guregan agertu den etsipen sentimendua ere. Hala ere, gaur bestelako eguna da. Izan ere, hainbeste esfortsuk fruitua eman dutela esan dezakegu eta benetan ikasketara bideak merezi izan duela: zeozer gehiago ikasi dugulako hainbeste aldapa izan dituen bide honetan zehar; Moviemaker programa manipulatzen ikasi dugulako (hala edo hola) eta beraz, beste baliabide bat ere badaukagulako. Eta guzti honetatik garrantzitsuena gu geu ere pertsonalki hazi garelako. Helburu bat izan dugu, proiektu bat esku artean. Baina berau lortzeko pentsatu baino oztopo gehiago aurkitu ditugun bidean. Hala ere, pixkanaka aurrera egin ahal izan dugula ikusi dugu eta bidean elkarri lagundu diogula, besteak beste. Eta horrek poztu egin gaitu nolabait esateko.
Sentsazio gazien ondoren datorren gozotasuna sentitzen ari gara, ekaitzaren ostean datorren barea...ez dakigu zer. Baina, gaurkoan pozik gaude.

Eta honegatik, lehengoan liburu bat irakurtzen nenbilela ondorengoarekin topo egin nuen eta zuekin konpartitzea pentsatu dugu. Goza ezazue, eta batez ere hausnartu dioen horretaz...



EL ELEFANTE ENCADENADO
 
"Cuando yo era pequeño me encantaban los circos, y lo que más me gustaba de los circos eran los animales. Me llamaba especialmente la atención el elefante que, como más tarde supe, era también el animal preferido por otros niños. Durante la función, la enorme bestia hacía gala de un peso, un tamaño y una fuerza descomunales... Pero después de su actuación y hasta poco antes de volver al escenario, el elefante siempre permanecía atado a una pequeña estaca clavada en el suelo con una cadenaque aprisionaba una de sus patas. 
Sin embargo, la estaca era sólo un minúsculo pedazo de madera apenas enterrado unos centímetros en el suelo. Y, aunque la cadena era gruesa y poderosa, me parecía obvio que un animal capaz de arrancar un árbol de cuajo con su fuerza, podría liberarse con facilidad de la estaca y huir. 
El misterio sigue pareciéndome evidente. 

¿Qué lo sujeta entonces?
¿Por qué no huye?

Cuando tenía cinco o seis años, yo todavía confiaba en la sabiduría de los mayores. Pregunté entonces a un maetsro, un padre o un tío por el misterio del elefante. Alguno de ellos me explicó que el elefante no se escapaba porque estaba amaestrado. Hice entonces la pregunta obvia: "Si está amaestrado, ¿por qué lo encadenan?"

No recuerdo haber recibido ninguna repuesta coherente. Con el tiempo, olvidé el misterio del elefante y la estaca, y sólo lo recordaba cuando me encontrabacon otros que también se habían hecho esa pregunta alguna vez. 
Hace algunos años, descrubí que, por suerte para mí, alguien había sido lo suficientemente sabio como para encontrar la respuesta: 

El elefante del circo no escapa porque ha estado atado a una estaca parecida desde que era muy, muy pequeño.

Cerré los ojos e imaginé al indefenso elefante recién nacido sujeto a la estaca. Estoy seguro de que, en aquel momento, el elefantito empujó. tiró y sudó tartando de soltarse. Y, a pesar de sus esfuerzos, no lo consguió, porque aquella estaca era demasiado dura para él. 
Imaginé que se dormía agotado y que al día siguiente lo volvía a intertar, y al otro día, y al otro... Hasta que, un día un día terrible para su historia, el animal aceptó su impotencia y se resignó a su destino. 
Ese elefante enorme y poderoso que vemos en el circo no escapa, porque, pobre, cree que no puede. 
Tiene grabado el recuerdo de la impotencia que sintió poco después de bacer. 
Y lo peor es que jamás se ha vuelto a cuestionar seriamente ese recuerdo. 
Jámas, jámas intentó volver a poner a prueba su fuerza..."





"Ezina ekinez egina"



Hitzak: emaitza, poza

lunes, 2 de abril de 2012

Moviemaker-arekin lanean

Aste hau benetan potentea izan da guretzat. Izan ere, arlo desberdinetako lanak egiten gabiltza zoroen pare. Hau bukatu, bestea prestatu, biharko atal hau egin, besterako materiala ekarri...
Aste Santuetako oporrak heltzeko gogoa eta udaberria ere agertu direla nabari da gure egunerokoan.
Guztiok bait ditugu nerbioak pil-pilean.
Honen ondorioz, egia esan aste honetako sarrera berandu xamar publikatu dugu, beraz, aurretiaz barkamena eskatu gura genuke.
Eta orain sarrera txikiaren ondoren gure lanaren nondik norakoen berri ematera goaz.
Aurreko astean ideia eta proiektu desberdinak planteatzen egon ondoren, jada hasi gara moviemaker-arekin lanean. Egia esan uste baino arazo gehiagorekin egin dugu topo eta honek milaka (beharbada exageratzen ari gara) tentsio momentu sortu ditu gure barnean. Oztopo mordoa aurkitu ditugu gure bideoa osatzeko: batean, moviemaker-aren bertsio ezberdinak ditugulako ordenagailuan, eta ondorioz ordenagailu batetik bestera kargatzean bideoak desagertu egiten direla; bestean, bideoak sartu nahi ditugula eta horretarako lan itzela egin dugula (bideoen formatuak aldatu eta gauza desberdinak mugitzen ibiliz), eta azkenean, hainbeste esfortsuren ondoren, gure helburua lortu gabe geratu dela barneratu behar izan dugu, bideoetako kode arazoengatik; Eta bueno, zer esanik programa blokeatzen denean jasaten ditugun  frustazio-estres-haserre momentuak gogoratzen hasten bagara...
Pentsatu baino lan gehiago dugu teknografiak egiten.
Gure lanak eta proiektuak aurrera doazela ikusten dugun arren, esfortsu itzela egiten ari garela uste dugu, eta benetan uste genuena baino zailagoa dela lan txukun bat egitea, moviemaker-a guretzat programa berri bat delako eta uste ez arren pentsatu baino galduago sentitzen garelako berau maneiatzen.
Hala ere, bukatzeko gogoa daukagu eta nola edo hala gure frustrazioak apurka gaindituko ditugunaren indarra ematen ari gara elkarri. Izan ere, taldean konpartitzen ditugu etxean egiten ari garen lanaren gorabeherak eta hitz egiteak asko laguntzen digu, eta baita besteen egoera ezagutzeak edota elkarri laguntzeak. Honela ba, pixkanaka aurrera egitea espero dugu eta apurka ea gustua hartzen diogun bideoak egiteko programa honi. Beste baliabide bat gehiago izango bait dugu gerora begira eta hori oso aberasgarria da guretzat.
Beste barik, proiektua bukatzera goaz , eta beraz, animoak guztioi!


Euskal atsotitz batek esaten duen legez:
 "Gogoko tokian, aldaparik ez"




Hitzak: estresa, lana