Mostrando entradas con la etiqueta Gure lana. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gure lana. Mostrar todas las entradas

martes, 8 de mayo de 2012

Gure lanaren autoebaluazioa.



 
Sarrera bat egin gura izan dugu gure lanaren autoebaluazioa berton azaltzeko, izan ere, egin dugun lan hau benetan garrantzitsua izan da. 

Ordu asko eta lan mordoa izan genuen beharrean hasi ginen lehen egunetik. Gure teknografiatik hasi eta aurkezpen eguneraino bide luzea egin dugu, eta bidean oztopo ugarirekin egin dugu topo: movie-maker programak ematen zizkigun formatu arazoak zirela, nola eratu bideoa pentsatu behar genuela, orijinaltasuna mantentzea ezinbestekoa zela... Hainbat eta hainbat buruhauste, eta berauek nola ez, gure taldeko eta erronka pertsonal bihurtzen ziren agertu ahala. Gainera, zer esanik bez ez geneukala ideiarik ere programa honekin lan egiten eta egia esan behar baldiun badugu, guztiok oso kaxkarrak ginen teknologia berrien mundu honetan aritzeari zegokionez. Hala ere, erronkak gainditzen joan ginen, apurka bidean aurrera egiten genuela iksuten genuen eta nahiz eta askotan estresatuta eta desesperatuta amaitzen genuen gure lanak emaitza politak ematen zituela ikusteak pozez zoratzen gintuen. Bestalde, teknologia berrien munduan arakatzen eta trasteatzen ikasi dugu eta nola gainera, beldurrak albo batera laga ditugu eta hanka sartzeari genien paniko hori gainditzea lortu dugu talde lanean aritzeari esker.

Gainera, pertsonalki erabat hazten lagundu diogun proiektua izan da eta ez hori bakarrik, hausnartzera ere eraman bait gaitu eta hori, erabat eskertzekoa dela iruditzen zaigu. Gure talde sena indartu egin dugula nabaritu dugu, eta elkarlanak eta elkar berotu eta maitatzeak daukan garrantziaz ere jabetu ahal izan gara. Honegatik guzti hau azpimarratuta laga gura genuke guretzat alor honetatik bederen izugarri aberastu agrelako, eta horrek ez duelako preziorik, eskerrik ematea baino ez zaigu geratzen! Izan ere, gure lanak harrera itzela izan zuen, jendea zoriontzen etorri zitzaigun, hunkitu egin ziren eta gu are gehiago emozionatu!
Horrenbneste lan egin da gero, guztiak fruitua eman duela ikusteak eta beste pertsonengan eragin duzula jabetzeak asko balio duela uste dugulako, eta batez ere, hori eskertzeak benetan poztu egin gaitu.


 Bene-benetan MIL ESKER GUZTIOI!




Gure aurkezpen egunaren kronika.

Lander




Izaskun




Bueno ba aurreko sarreran aipatu bezala amen jarri dizkizuegu eskuragarri gure banakako teknografiak. Eta orain, azalpen txiki bat eman gura genuke laburpen edo egun horretako hausnarketa txiki bat berton adieraziz.

Goizean goiz geratu ginen, materiala prest genuen, prestatu beharrekoa prest geneukan eta publiko bariko entsaioa egiteko ere denok prest. Hala ere, gure barnean eta aurpegietan apurka geroz eta modu adierazkorragoan urduritasuna nabaria zen. Hala ere, aurkezpen aurretik kafetxoa eta haizea hartzen jaitsi ginen kanpora, eta egia esan baliogarria izan zitzaigun indarrak hartu eta aurkezpenari gogoz ekiteko. 

Honela ba, lehenengo beste taldearen aurkezpena ikusi eta korrika batean joan ginen geurea prestatzera. 
Lan asko egin genuen aurreko asteetan, bai gure teknografiak egiten, bai taldekoa eratzen, eta baita aurkezpena prestatzen ere. Beraz, guztia ondo irteteko ahalegin guztiak egin behar genuen, erronka itzela aurretik, eta gu beroni aurre egiteko gogoz. 
Denbora ere oso mugatua izan genuen eta ez zen errraza izan berau egoki antolatu eta planifikatzea, eta azkenean minutu batzuk pasa ginen arren, ahalegin guztiak egin genituen gure aurkezpena denbora barruan gauzatzeko. Beraz, honegatik aldez aurretik barkamena eskatu gura dizuegu. 

 Aurkezpena hasi aurretik, erlajazio saio bat egitea pentsatu genuen, guztiok erlaxatu, lasaitu eta gure barnean arakatzen hastea asmoz. Eta hori lortzeko, musika, lurrean jarritako lorak, iluntasuna, insientsoa eta guk prestatutako hitz multzo batzuk izan genituen lagun. Benetan, atmosfera polita sortu genuenaren sentsazioa geratu zitzaigun eta alor honi dagokionez erabat pozik geratu ginen. Izan ere, lehenengo unetik gure asmoa sentimenduen gaia jorratu eta bizitzea izan zen, ggela hartan geunden guztiok guk egindakoaz gozatu eta berau bizitzea. Hau diogu, azken finean sentimenduak ez direlako ezer bizitzen ez baditugu eta beraz, bizirik gaudela sentitzeko sentitu beharra dugunez, ba giro aproposa sortzea ezinbestekoa zela iruditu zitzaigun, esan bezala. Beraz, hau eginda, eguneroko errutina horretatik irten eta trenera igo ginen, gure sentimenduen bidaiari ekiteko asmoz. 

Lehenengo gure banakako teknografiak jarri genituen eta guretzat beronek gugan sortu duen sentimendu bat adierazi guztioi, kandela bat piztuaz. Honekin, gure bizitza sentimenduz beterik dagoela azaldu nahi genuen, eta honegatik, sentimendu bakoitzak gure bizitza koloreztatu egiten genuela. Bestela zer ginateke gu ba, sentimendu barik? Horixe ba, gure parte dira sentimenduak eta beraz, irakasle izango garen heinean berauek jorratu beharko ditugu haurrekin. Eta hasiera batean teknologia berriak hotz sentsazioa transmititzen diguten arren, teknografia eta antzerako proiektuak burutzean konturatu gara, azken finean irudi, hitz eta musikaz gauza eder asko sortu ditzakegula, eta batez ere, gu geu koloreztatu eta aberastu gaitezkeela. Beraz, teknologia berrien arlo hau horretarako laguntzaile ederra izan da guretzat, alor honi dagokionez baliabide ugari eskaini dizkigulako. 
Gero, Juantxo koloreztatu genuen, Juantxok ez bait zeukan sentimendurik!
Benetan aberastu eta berotu genuen...



Eta honen ostean, guztiok osatzen dugun talde honi eskerrak eman eta zeozer berezia oparitzeko asmoz, hiru urte hauetako ibilbidea laburtzen zuen bideo txiki bat eratu eta jarri genuen.Izan ere, hainbeste gauza izan dira elkarrekin bizitakoak... Ezin genituen agertu barik utzi, guretzat hain esanguratsu eta aberasgarriak izan diren urteok. Hainbeste eman eta beste horrenbeste baino gehiago hartu dugulako eta batez ere, elkar apreziatu, lagundu, babestu, maitatu eta berotzen ikasi dugulako. Pertsonalki izugarri hazten lagundu digulako bide honek, eta irakasleak izango garen heinean gu geu hazten eta ingurukoak berotzen jarraitzen segi dezagun! 

Azkenik, bukaera gisa gure autoebaluazioa azaldu genuen. (Berau hurrengo sarrera batean jarriko dugu, garrantzitsua izan dela iruditzen bait zaigu). Eta bukaera emateko, gure gelako bi mutilen urtebetzeak izan zirenez aste horretan sorpresatxoa eman genien Zorionak abestia kantatuz, izan ere, gure gelan mutil gutxi daude, eta berauek ezinbestekoak direla azpimarratu gura genuen. Dauden apurrak ondo zaindu behar ditugulako, eta gehiago izatera animatu daitezen! Honegatik, ZORIONAK Jabi eta Imanol!

Eta eskerrik asko guztioi edukitako harrera onagatik! 
Zuek bezalako ikusleekin plazer bat da egindako lanak aurkeztea!



MAKAMUTXU
(Amaia falta da argazkian baina bera ere gutariko bat da, makamutxua da!)




Hitzak: berotasuna maitasuna

martes, 3 de abril de 2012

Pozik gaude!

Gaurkoan pozik gaude azkenean ere, hainbeste kostata baina bukatu ditugulako gure teknografiak. Egia esan, gaurko klasean elkarrekin trukatu eta konpartitu ditugu berauek, eta esan dezakegu gustura geratu garela egindako lanarekin. Ezin ahaztu eta atzean utzi haserre eta frustrazio momentuak, ezta momentu puntual askotan guregan agertu den etsipen sentimendua ere. Hala ere, gaur bestelako eguna da. Izan ere, hainbeste esfortsuk fruitua eman dutela esan dezakegu eta benetan ikasketara bideak merezi izan duela: zeozer gehiago ikasi dugulako hainbeste aldapa izan dituen bide honetan zehar; Moviemaker programa manipulatzen ikasi dugulako (hala edo hola) eta beraz, beste baliabide bat ere badaukagulako. Eta guzti honetatik garrantzitsuena gu geu ere pertsonalki hazi garelako. Helburu bat izan dugu, proiektu bat esku artean. Baina berau lortzeko pentsatu baino oztopo gehiago aurkitu ditugun bidean. Hala ere, pixkanaka aurrera egin ahal izan dugula ikusi dugu eta bidean elkarri lagundu diogula, besteak beste. Eta horrek poztu egin gaitu nolabait esateko.
Sentsazio gazien ondoren datorren gozotasuna sentitzen ari gara, ekaitzaren ostean datorren barea...ez dakigu zer. Baina, gaurkoan pozik gaude.

Eta honegatik, lehengoan liburu bat irakurtzen nenbilela ondorengoarekin topo egin nuen eta zuekin konpartitzea pentsatu dugu. Goza ezazue, eta batez ere hausnartu dioen horretaz...



EL ELEFANTE ENCADENADO
 
"Cuando yo era pequeño me encantaban los circos, y lo que más me gustaba de los circos eran los animales. Me llamaba especialmente la atención el elefante que, como más tarde supe, era también el animal preferido por otros niños. Durante la función, la enorme bestia hacía gala de un peso, un tamaño y una fuerza descomunales... Pero después de su actuación y hasta poco antes de volver al escenario, el elefante siempre permanecía atado a una pequeña estaca clavada en el suelo con una cadenaque aprisionaba una de sus patas. 
Sin embargo, la estaca era sólo un minúsculo pedazo de madera apenas enterrado unos centímetros en el suelo. Y, aunque la cadena era gruesa y poderosa, me parecía obvio que un animal capaz de arrancar un árbol de cuajo con su fuerza, podría liberarse con facilidad de la estaca y huir. 
El misterio sigue pareciéndome evidente. 

¿Qué lo sujeta entonces?
¿Por qué no huye?

Cuando tenía cinco o seis años, yo todavía confiaba en la sabiduría de los mayores. Pregunté entonces a un maetsro, un padre o un tío por el misterio del elefante. Alguno de ellos me explicó que el elefante no se escapaba porque estaba amaestrado. Hice entonces la pregunta obvia: "Si está amaestrado, ¿por qué lo encadenan?"

No recuerdo haber recibido ninguna repuesta coherente. Con el tiempo, olvidé el misterio del elefante y la estaca, y sólo lo recordaba cuando me encontrabacon otros que también se habían hecho esa pregunta alguna vez. 
Hace algunos años, descrubí que, por suerte para mí, alguien había sido lo suficientemente sabio como para encontrar la respuesta: 

El elefante del circo no escapa porque ha estado atado a una estaca parecida desde que era muy, muy pequeño.

Cerré los ojos e imaginé al indefenso elefante recién nacido sujeto a la estaca. Estoy seguro de que, en aquel momento, el elefantito empujó. tiró y sudó tartando de soltarse. Y, a pesar de sus esfuerzos, no lo consguió, porque aquella estaca era demasiado dura para él. 
Imaginé que se dormía agotado y que al día siguiente lo volvía a intertar, y al otro día, y al otro... Hasta que, un día un día terrible para su historia, el animal aceptó su impotencia y se resignó a su destino. 
Ese elefante enorme y poderoso que vemos en el circo no escapa, porque, pobre, cree que no puede. 
Tiene grabado el recuerdo de la impotencia que sintió poco después de bacer. 
Y lo peor es que jamás se ha vuelto a cuestionar seriamente ese recuerdo. 
Jámas, jámas intentó volver a poner a prueba su fuerza..."





"Ezina ekinez egina"



Hitzak: emaitza, poza

lunes, 2 de abril de 2012

Moviemaker-arekin lanean

Aste hau benetan potentea izan da guretzat. Izan ere, arlo desberdinetako lanak egiten gabiltza zoroen pare. Hau bukatu, bestea prestatu, biharko atal hau egin, besterako materiala ekarri...
Aste Santuetako oporrak heltzeko gogoa eta udaberria ere agertu direla nabari da gure egunerokoan.
Guztiok bait ditugu nerbioak pil-pilean.
Honen ondorioz, egia esan aste honetako sarrera berandu xamar publikatu dugu, beraz, aurretiaz barkamena eskatu gura genuke.
Eta orain sarrera txikiaren ondoren gure lanaren nondik norakoen berri ematera goaz.
Aurreko astean ideia eta proiektu desberdinak planteatzen egon ondoren, jada hasi gara moviemaker-arekin lanean. Egia esan uste baino arazo gehiagorekin egin dugu topo eta honek milaka (beharbada exageratzen ari gara) tentsio momentu sortu ditu gure barnean. Oztopo mordoa aurkitu ditugu gure bideoa osatzeko: batean, moviemaker-aren bertsio ezberdinak ditugulako ordenagailuan, eta ondorioz ordenagailu batetik bestera kargatzean bideoak desagertu egiten direla; bestean, bideoak sartu nahi ditugula eta horretarako lan itzela egin dugula (bideoen formatuak aldatu eta gauza desberdinak mugitzen ibiliz), eta azkenean, hainbeste esfortsuren ondoren, gure helburua lortu gabe geratu dela barneratu behar izan dugu, bideoetako kode arazoengatik; Eta bueno, zer esanik programa blokeatzen denean jasaten ditugun  frustazio-estres-haserre momentuak gogoratzen hasten bagara...
Pentsatu baino lan gehiago dugu teknografiak egiten.
Gure lanak eta proiektuak aurrera doazela ikusten dugun arren, esfortsu itzela egiten ari garela uste dugu, eta benetan uste genuena baino zailagoa dela lan txukun bat egitea, moviemaker-a guretzat programa berri bat delako eta uste ez arren pentsatu baino galduago sentitzen garelako berau maneiatzen.
Hala ere, bukatzeko gogoa daukagu eta nola edo hala gure frustrazioak apurka gaindituko ditugunaren indarra ematen ari gara elkarri. Izan ere, taldean konpartitzen ditugu etxean egiten ari garen lanaren gorabeherak eta hitz egiteak asko laguntzen digu, eta baita besteen egoera ezagutzeak edota elkarri laguntzeak. Honela ba, pixkanaka aurrera egitea espero dugu eta apurka ea gustua hartzen diogun bideoak egiteko programa honi. Beste baliabide bat gehiago izango bait dugu gerora begira eta hori oso aberasgarria da guretzat.
Beste barik, proiektua bukatzera goaz , eta beraz, animoak guztioi!


Euskal atsotitz batek esaten duen legez:
 "Gogoko tokian, aldaparik ez"




Hitzak: estresa, lana

lunes, 19 de marzo de 2012

Lanean murgilduta buru belarri!

Aste honetan, sarrerako izenburuan jarri dugun legez gabiltza, gure teknografia egiteko prozesuan murgilduta. Bestelako teknografiak kuxkuxeatzen, ideiak hartzen, musika eta irudiak bilatzen, movie maker programa arakatzen... Nahiko lasai aritu gara lanean, hau egin, bestea ukitu etab.
Orokorrean oraindik gure martxa hartu nahian ibili gara. Hala ere, gaurkoan pixkanaka gure proiektu honen bidea apurtxo bat gehiago ezagutzen dugunaren sentsazioarekin gaude. Izan ere, lan asko dugu aurretik eta egia esan horrek beldurtzen gaituen arren, badakigu zer egin behar dugun eta beraz, gure bide luzean helmuga non dagoen aurkitu eta ikusi dugula esan dezakegu. Beharbada, edo ziur aski hobeto esateko, bide honek, bide-zidor eta oztopo ugari izango ditu, desesperatu eta estresatu ere egingo gara, baina merezi izango du guztiak.
Bestalde, lan honekin gure barruak arakatzen hasi gara eta horrekin batera milaka sentimendu mugitzen. Mila momentu eta oroitzapen gogorarazten ari gara. Sentimendu multzo izugarria.

Gaur, estrupus ere egin dugu musika txertatzen eta kentzen nahaste ugari ibili ditugulako besteak beste, baina gure burua erronka berriei aurre egiten ikusteak motibatu ere egiten gaitu. Honela ba, edozein egoeretatik ikasi dezakegula ohartzen gara.

"Ibili , erori eta altxatzearen oinarrizko legea
Ikastearen dema ala dema bera irakaspen , ber gauza dira"




Joan den asteko sarrerari begiradatxo bat bota diogunean irribarrea atera zaigu. Amildegian behera salto egingo genuela jarri genuen eta oraindik halaxe sentitzen garen arren, amildegi horren altuera, sakonera, baxua dela ikusten dugulako gaur. Hau da, garapen bat egon dela ohartu garela alegia, eta genituen beldur horiek apurka uxatzen ari garela eta uxa genitzakela sentitzen dugula, lortuko dugula. Eta horrek motibatu egten gaitu, proiektu honen bide honetan pausu bakoitza gogor egiteko. Bidea gurea da eta oinatzak guk egingo ditugu, gaizki edo ondo, baina markatuta lagako ditugu bidean zehar.


Hitzak: bide-zidorrak, oroitzapenak

martes, 13 de marzo de 2012

Asteleheneko saioa eta gure gaia!

Egia esan, astelehenean bertan egin genuen sarrera bat. Eta bertan kontatu genuen prezi-a arakatzen ibili ginela eta beronekin gure lehenengo aurkezpena sortu genuela, besteak beste.

Hala ere, saioa bukatu aurretik gure lan espezifikoa zein izango den jakin genuen; teknografia!
Aitortu behar baldin badugu, ez genekien zer zen ere, eta Alaitzek eman zizkigun azalpen eta adibideei esker apurka zeozeren pistak hartzen joan ginen, gure eginbeharra zein izango den argitu genuen arte. Helburua edo oinarria, gure ikasle-irakasle rolak eta egoerak aztertzea da, bizitzako etapak. Hau da, momentu batean gu geu arakatzen jarri behar gara eta gure sentimendu, oroitzapen, pentsamendu eta bizipenetara bidaiatxoa egin. Eta orain erreflexionatzen jarrita, hau egitea ez da batere erreza... Norbera arakatzea, teknologia berriak arakatzea baino gauza zailagoa dela ere pentsatzera heldu gara momentu batean, imajinatu!
Hala ere, gogoz hartu dugu erronka berria. Izan ere, ez da hor geratzen gure lana. Programa berri batekin aritu behar gara lanean gero, movie maker deritzona. Eta honetaz baliatuz, gure bizipen horiek azalerazi beharko ditugu bideo txikitxo baten bitartez. Beraz, lan potoloa daukagu aurretik.
Ezin ukatu ikara, estresa eta estutasuna nabari direla gure aurpegi eta barruetan, baina, emaitza ere polita izan daitekeela uste dugu eta beraz, gogotsu ekingo diogu lanari.
Adibide gisa ikusi ditugun lanek goian jarri digute listoia, benetan lan potoloak izan baitira guztiak. Pertsonalki erronka bat izango dela sentitzen dugun arren, benetan haziko gaituen proiektu baten aurrean gaudela sentitzen dugu. Geure barnea arakatueta analizatzeko balioko diguna, eta sentimentu aldetik zirarra eta kilika ugari sortuko dizkiguna.
Honela ba, ikara, estres, poz, erronka, eta milaka sentimendu gazi-gozoren aurrean aurkitzen gara momentu honetan. Pozik eta beldurtuta era berean. Hala ere, abenturarako prest, beti legez.

 Gurutzatu atzamarrak, begiak itxi eta bagoaz amildegian behera!


Hitzak: beldurra, erronka