GU GEU

Kaixo lagunak...

Zelako zaila egiten den batzuetan norbere burua aurkeztea besteen aurrean, eta are zailagoa jada bi urtetan gauza asko konpartitutakoan. Baina, konturatzen gara oraindik be hainbeste gauza ditugula elkarrengandik ikasteko. Eta zelako plazerra den hori sentitzea...
Eta gure aurkezpen hau oparitxo bat egiteko be aprobetxatu gura genuke, zeozer desberdina egin nahi dugulako, izan ere, zer lirateke aurkezpenak entzule barik... Honegatik ba, komunikazio bide honetan irakurtzen dagoen ororentzat delako idatzitakoa, aurkezpen hau zuentzako izango da lagunok!

Bueno, ba esan bezala nahiz eta pixka bat (pixka bat es mutxo kantuak dioen legez) ezagutzen garen arren. 
Gu Lander eta Izaskun gara. 
Lehenengoa; kirolari amorratua dugu, zestalaria. Altua da eta langilea, (...) eta batez ere juergazale itzela. Bigarrena; kirol zalea, hala ere, lan ugari izaten ditu pistinan ez itotzeko. Txikia da eta langilea berau ere.  (...)

Eta hementxe gaude ba, teknologia berrien mundu honetan murgiltzeko eta ondo pasatzeko desiatzen. Frustrazio eta desesperazioan ere erraz jausiko garela badakigun arren, gogotsu gatoz.
Naturalak gara, eta halaxe kontsideratzen gara gu, izan ere, naturaltasuna gardentasunaren sinboloa da. Honegatik, naturaltasun horretan bizitzea eta honela lan egitea maite dugu, beti ere, elkarreraginean eta giro paregabean. Eta horretarako zaudete zuek, lagunok. Izan ere, lankidetza eta laguntasuna gure ustez, gure nortasun honen oinarria dira, gu halakoak izatearen arrazoi. Bestela zer ginateke ba gu inguruan zaudetenok gabe?

Izan ere, guk emondakoa asko izan arren, are handiagoa da hartutakoa eta hartzeko duguna. Beraz, mil esker!
Gehiago emoten eta hartzen jarrai dezagun!
Hona hemen ba oparitxo bat...



No hay comentarios:

Publicar un comentario