lunes, 2 de abril de 2012

Moviemaker-arekin lanean

Aste hau benetan potentea izan da guretzat. Izan ere, arlo desberdinetako lanak egiten gabiltza zoroen pare. Hau bukatu, bestea prestatu, biharko atal hau egin, besterako materiala ekarri...
Aste Santuetako oporrak heltzeko gogoa eta udaberria ere agertu direla nabari da gure egunerokoan.
Guztiok bait ditugu nerbioak pil-pilean.
Honen ondorioz, egia esan aste honetako sarrera berandu xamar publikatu dugu, beraz, aurretiaz barkamena eskatu gura genuke.
Eta orain sarrera txikiaren ondoren gure lanaren nondik norakoen berri ematera goaz.
Aurreko astean ideia eta proiektu desberdinak planteatzen egon ondoren, jada hasi gara moviemaker-arekin lanean. Egia esan uste baino arazo gehiagorekin egin dugu topo eta honek milaka (beharbada exageratzen ari gara) tentsio momentu sortu ditu gure barnean. Oztopo mordoa aurkitu ditugu gure bideoa osatzeko: batean, moviemaker-aren bertsio ezberdinak ditugulako ordenagailuan, eta ondorioz ordenagailu batetik bestera kargatzean bideoak desagertu egiten direla; bestean, bideoak sartu nahi ditugula eta horretarako lan itzela egin dugula (bideoen formatuak aldatu eta gauza desberdinak mugitzen ibiliz), eta azkenean, hainbeste esfortsuren ondoren, gure helburua lortu gabe geratu dela barneratu behar izan dugu, bideoetako kode arazoengatik; Eta bueno, zer esanik programa blokeatzen denean jasaten ditugun  frustazio-estres-haserre momentuak gogoratzen hasten bagara...
Pentsatu baino lan gehiago dugu teknografiak egiten.
Gure lanak eta proiektuak aurrera doazela ikusten dugun arren, esfortsu itzela egiten ari garela uste dugu, eta benetan uste genuena baino zailagoa dela lan txukun bat egitea, moviemaker-a guretzat programa berri bat delako eta uste ez arren pentsatu baino galduago sentitzen garelako berau maneiatzen.
Hala ere, bukatzeko gogoa daukagu eta nola edo hala gure frustrazioak apurka gaindituko ditugunaren indarra ematen ari gara elkarri. Izan ere, taldean konpartitzen ditugu etxean egiten ari garen lanaren gorabeherak eta hitz egiteak asko laguntzen digu, eta baita besteen egoera ezagutzeak edota elkarri laguntzeak. Honela ba, pixkanaka aurrera egitea espero dugu eta apurka ea gustua hartzen diogun bideoak egiteko programa honi. Beste baliabide bat gehiago izango bait dugu gerora begira eta hori oso aberasgarria da guretzat.
Beste barik, proiektua bukatzera goaz , eta beraz, animoak guztioi!


Euskal atsotitz batek esaten duen legez:
 "Gogoko tokian, aldaparik ez"




Hitzak: estresa, lana

No hay comentarios:

Publicar un comentario