martes, 24 de abril de 2012

Aurkezpenak bi.



Horrelaxe gaude gu, aluzinatuta! 
Izan ere, astelehen honetan beste hiru aurkezpen izan ditugu eta oraingoan ere izugarria izan da. Geroz eta gauza gehiago ikasten ari gara, eta gure baliabideen eta teknologia berrien inguruan dugun informazioaren kutxak gainezka egin behar digu. Taldekideek mordo bat gauza aportatu dizkigutelako alde batetik, eta gerora begira gure egunerokoan erabilgarri izango zaizkigun hainbat baliabideren jakintza ere eman digutelako bestetik. Beraz, gu erabat aberastuta eta pozarren sentitzen garela aipatu gura dugu.


Lehenengo taldea, Haur Hezkuntza Bilbo, teknografien gaiarekin etorri zaigu. Aurrekoan aipatu bezala gai ezaguna guretzat, baina oraingoan are ezagunagoa. Izan ere, batetik gure gaia delako eta bestetik lehengoan talde batek ere gai beraren inguruan jorratu zuelako bere aurkezpena. Hala ere, bestean esan legez, oraingoan ere harritu egin gara talde honek lanaren enfasia beste puntu batean jarri duelako, teknografia burutzeko prozesuan hain zuzen. Honegatik, batez ere, movie maker programarekin lanean ibiltzeko pauta desberdinak erakusti dizkigute, sortu daitezkeen arazoen berri eman eta berauek gainditzeko bideak ere erraztu dizkigutela esan genezake, besteak beste. Beraz, gure taldean hainbeste buruhauste eragin dizkigun programa honen inguruan are gehiago ikasteko aurkezpen ederra izan dela uste dugu, batez ere, adibidez hurrengoan teknografiaren bat edota bideoren bat egiteko ezagutzen ez genituen trukuren bat edo beste barneratzeko aukera eskaini digutelako, besteak beste. Gainera, beraien ikasle-irakalse identitatea definitzen duten eta honen adierazle den teknografia ere aurkeztu digute eta benetan hunkigarria iruditu zaigu; musika, irudiak eta hitzak erabili dituzte berton eta izugarria da hiru ezaugarri horiek uztartzean guregan eragin dezakeen guztia. Lan polita izan da eta zueri ere ZORIONAK!



Bigarren taldeak, lehiaketa batean partehartzeko aukera eman digu, "50X15" delakoan hain zuzen. Hainbat galdera erantzun behar izan ditugu IKTen inguruan, eta honek informazio asko barneratzen lagundu digu. Egia esan behar badugu, galdera asko erantzuteko buruhauste txikiak izan ditugu, baina, guztiok batera pentsatu eta erantzun egokia zein den hausnartuaz are errazagoa izan da lehiaketan aurrera egitea. Aurrera egitetik aparte irabaztea ere lortu dugu eta punta-puntako teknologia aparatuak izan ditugu sari gisa. A ze pagotsa gurea. Aurkezpena erabat originala iruditu zaigu, izan ere, joko honen bitartez jakintza desberdinak adierazi dizkigute modu erakargarri eta komiko bat atxikituz, eta hau gustokoa izan dugu. Lan ona egin dute, eta informazioa errealitatearekin kontrastatu dutela ere aipatzekoa da. Azken hau egiteko galdeketa antzeko bat egin dutelarik bai irakasle eta ikasleen artean eta hau ere erabat interesgarria iruditu zaigu. Honegatik, eta gazapoak medio (jajaja) asko gustatu zaigu Lau Mila Kolore taldearen aurkezpena, beraz, ZORIONAK!


Hirugarren taldea, Eskola 2.0ren inguruko informazioarekin etorri zaigu eta informazio, baliabide eta adibide desberdinez hornitu dute gure teknologia berrien inguruko jakintza. Gauza asko izan dira, teoria asko, baina, guri horrekin aportatu diguten guztia are handiagoa. Nabaritu da lan handia egin dutela informazio asko izan baitute alde batetik, eta hainbat eta hainbat iturri kuxkuxeatu dituztelako bestetik. Honegatik, guzti hori gurekin konpartitu nahi izate hutsa bakarrik baloratzekoa da, izan ere, ez baita batere erraza hainbeste gauza talde handian konpartitzea eta asteetan zehar buru belarri jorratzen ibili diren lan hori aurkezpen batean sintetizatzea, besteak beste. Hori dela eta, uste dugu egin duten lana handia izan dela. Gainera, guri geuri dinamikoa izan denaren sentsazioa eman digu azkenean guztia interesgarria iruditu zaigulako. Eta ez bakarrik interesgarria baizik, eta gerora begira baliagarria eta errealitatean aurki dezakeguna. Beraz, azken talde honek egin duen lana ere benetan potoloa eta zoriontzekoa, Kuxkuzeatuz honegatik zueri ere ZORIONAK!



Eta aurreko sarreran esan genuen bezala eskerrak eman beharrean gaude gaur ere. Eskerrak  taldeek gurekin konpartitu duten guzti horrengatik!

"Ikasten ikasten beti gure adimena zabaltzen..."



Hitzak: radiokasetea, baliabideak

No hay comentarios:

Publicar un comentario