Mostrando entradas con la etiqueta Aurkezpena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aurkezpena. Mostrar todas las entradas

domingo, 13 de mayo de 2012

Aurkezpenak lau.


Eta ia konturatu be egin barik aurkezpenen azken eguna izan da gaurkoa!
Orokorrean oso pozik gaude hartu dugun guztiagatik eta hausnarketa sakonago bat egiteko asmoa daukagun arren, talde guztiak batera eratu dugun atmosfera eta planeta honen parte izateaz oso pozik gaudela esatea gura genuen gaurko taldeen hausnarketak adierazi aurretik.

Lehenengo taldea, Erretako pizza izan da eta berauek jorraten duten gaia: komikia.
Egia esan txundituta utzi gaituzte ez bait genuen imajinatu ere egiten hainbesteko jokoa eman ahal zuenik. Eta egia esan benetan gure neskak gaia zuku ederra atera diote, eta oso momentu atsegina pasatu dugu beraiekin.
Hasiera legez, antzezlana egin digute, gure Nikoleta andereñoak interpretazio bikaina egin digu, benetako antzezlea zirudien. Barre batzuk bota digutu antzerki labur horrekin eta pseudoletra eta grafia eskasen artean, hausnartzera ere eraman gaituzte. Izan ere, hiru urte hauetan eta batez ere, irakasgai honetan eratu dugun irakasle identitate horrek duen garrantzia azpimarratu digute gaur gelan, gure izatea eta idealak guztiaren gainetik daudela ikusarazi digute eta beraz, gure egunerokoan, gelan, kalean, horrelakoxeak izan behar garela!

Gero beraien gaira fokalizatu dute saioa, Andereñoa amets sakonean sartu eta eta komikiaren inguruan beraiek egindako bideoa erakutsi digute. Bertan, hainbat pertsonen iritziak azaldu dizkigute baliabide honen inguruan eta batez ere, lehengo garaietan zuen garrantziaz jabetu ahal izna gara. Izan ere, gure aiton-amonentzat edota gurasoentzat izugarrizko baliabideak ziren komikiak, haien garaietan beraien jostailuak ziren eta egunerokoan ezinbestekoak asko eta askorentzat. Honekin ikusi ahal izan dugu, apurka komikiak ikaskuntzan izan ditzakeen hainbat gauza positibo egun ikusi ere ez direla egiten eta beraz, albo batera laga eta ez diegu atera ahal zaien kutsu hori atera eta beraiekin jorratzen. Eta hori pena bat da.
Bestalde, erakutsi digute, badaudela egun sarean guk gura ditugun komikiak egin ahal izateko programa mordo bat eta beraz, beraiek erabiltzera animatu gaituzte. Uste dugu honelako programak ondo datozela, batez ere, marrazkigintzan trebeak ez diren horiek komiki edota uirudiak beharrezko diren elementu horietan trebatzeko,  besteak beste. 
Gero, haurrekin ere praktikan jarri dute komikiaren lanketa eta berau islatu eta aportatu digute gelara ekarri diguten bideoan. Oso baliagarria izan dela iruditu zaigu, izan ere, azaldu eta landu duten hori frogatu egin dutelako eta gero guri erakutsi. Eta egia esan benetan haurrekin lantzeko izugarri polita eta aberasgarria izan daitekeen gauza bat dela iruditu zaigu eta egun gure geletan ez dela behar beste lantzen.
Azkenik, beraiek sortutako komikiak oparitu dizkigute eta barre batzuk bota ditugu beraiek irakurtzen, egia esateko artista hutsak egin zaizkigu. Honegatik gaurkoan be uste dugu, izugarrizko lana egin dutela erretako pizza taldekoek eta gauza akso izan direla gelara ekarri eta erakutsi dizkigutenak, guztiak baliagarri eta apreziagarriak benetan. Honegatik, ZORIONAK! 


Bigarren taldea, Aostera izan da eta hauen gaia, Eskola 2. Berau zer den azaldu digute gelan, eta horretarako informazio desberdinak aurkitu eta kontrastatu dituztela agerian utzi dute gaur egin duten aurkezpenean. Youtubeko Bideo bat ere jarri digute eskola 2.0ren kontzeptuen laburpenak bertan adierazten zirelak, eta egia esan gaurko klasea baliagarria izan da kontu honen inguruan pixka bat gehiago jakiteko. Izan ere, bada jada denbora nahikotxo gure inguruan eskola 2.0ren gaia bueltaka dabilena, baina, egia esan, oinarte ez ditugu hain ongi beronen erraiak arakatu. Honegatik, gaurko klaseak gai honetan gehiago sakontzeko asko balio izan digu. Gianera, arazo bat edo beste ere izan dute, egin duten bideoren batek arazoak eman dizkietelako eta beraz, hori pena bat izan da. Hala ere, benetan baloratzekoa egin duten informazio bilaketa, kontrastaketa eta berauen islatzea egoera errealetan. Azken hau diogu, beraien gaiaren inguruan irakasle bati ere elkarrizketa egin diotela eta gero berau gurekin gelan konpartitu. Honek lagundu digu gai hau eguneroko errealitatean nola jorratzen den ikusten.
Bestalde aipatzekoa da aukezpenean  PREZI programa erabili dutela. Talde hau izan zen programa ezin dominaturik zebilela eta laguntza eskatu ordez, beraien erronka pertsonala gainditzea lortu dutela erakutsi digute gaur, aupa neskak!
Gaia, orokorrean, oso teorikoa izan da baina ondo uztartu dutela deritzogu eta beraz, lan polita ekarri digutela gelara. Teoria ere beharrezkoa da bizitza honetan, Alaiutzek esan duen legez!
Gainera, azken minutuen egin diguten papertsoen ekarpena bikaina izan da BIKAINA izan da!
Beraz, egindako lanagatik, zuei ere ZORIONAK!



Sentituz bizi garelako! 


Hitzak: aberastasuna, poza

martes, 8 de mayo de 2012

Gure lanaren autoebaluazioa.



 
Sarrera bat egin gura izan dugu gure lanaren autoebaluazioa berton azaltzeko, izan ere, egin dugun lan hau benetan garrantzitsua izan da. 

Ordu asko eta lan mordoa izan genuen beharrean hasi ginen lehen egunetik. Gure teknografiatik hasi eta aurkezpen eguneraino bide luzea egin dugu, eta bidean oztopo ugarirekin egin dugu topo: movie-maker programak ematen zizkigun formatu arazoak zirela, nola eratu bideoa pentsatu behar genuela, orijinaltasuna mantentzea ezinbestekoa zela... Hainbat eta hainbat buruhauste, eta berauek nola ez, gure taldeko eta erronka pertsonal bihurtzen ziren agertu ahala. Gainera, zer esanik bez ez geneukala ideiarik ere programa honekin lan egiten eta egia esan behar baldiun badugu, guztiok oso kaxkarrak ginen teknologia berrien mundu honetan aritzeari zegokionez. Hala ere, erronkak gainditzen joan ginen, apurka bidean aurrera egiten genuela iksuten genuen eta nahiz eta askotan estresatuta eta desesperatuta amaitzen genuen gure lanak emaitza politak ematen zituela ikusteak pozez zoratzen gintuen. Bestalde, teknologia berrien munduan arakatzen eta trasteatzen ikasi dugu eta nola gainera, beldurrak albo batera laga ditugu eta hanka sartzeari genien paniko hori gainditzea lortu dugu talde lanean aritzeari esker.

Gainera, pertsonalki erabat hazten lagundu diogun proiektua izan da eta ez hori bakarrik, hausnartzera ere eraman bait gaitu eta hori, erabat eskertzekoa dela iruditzen zaigu. Gure talde sena indartu egin dugula nabaritu dugu, eta elkarlanak eta elkar berotu eta maitatzeak daukan garrantziaz ere jabetu ahal izan gara. Honegatik guzti hau azpimarratuta laga gura genuke guretzat alor honetatik bederen izugarri aberastu agrelako, eta horrek ez duelako preziorik, eskerrik ematea baino ez zaigu geratzen! Izan ere, gure lanak harrera itzela izan zuen, jendea zoriontzen etorri zitzaigun, hunkitu egin ziren eta gu are gehiago emozionatu!
Horrenbneste lan egin da gero, guztiak fruitua eman duela ikusteak eta beste pertsonengan eragin duzula jabetzeak asko balio duela uste dugulako, eta batez ere, hori eskertzeak benetan poztu egin gaitu.


 Bene-benetan MIL ESKER GUZTIOI!




Gure aurkezpen egunaren kronika.

Lander




Izaskun




Bueno ba aurreko sarreran aipatu bezala amen jarri dizkizuegu eskuragarri gure banakako teknografiak. Eta orain, azalpen txiki bat eman gura genuke laburpen edo egun horretako hausnarketa txiki bat berton adieraziz.

Goizean goiz geratu ginen, materiala prest genuen, prestatu beharrekoa prest geneukan eta publiko bariko entsaioa egiteko ere denok prest. Hala ere, gure barnean eta aurpegietan apurka geroz eta modu adierazkorragoan urduritasuna nabaria zen. Hala ere, aurkezpen aurretik kafetxoa eta haizea hartzen jaitsi ginen kanpora, eta egia esan baliogarria izan zitzaigun indarrak hartu eta aurkezpenari gogoz ekiteko. 

Honela ba, lehenengo beste taldearen aurkezpena ikusi eta korrika batean joan ginen geurea prestatzera. 
Lan asko egin genuen aurreko asteetan, bai gure teknografiak egiten, bai taldekoa eratzen, eta baita aurkezpena prestatzen ere. Beraz, guztia ondo irteteko ahalegin guztiak egin behar genuen, erronka itzela aurretik, eta gu beroni aurre egiteko gogoz. 
Denbora ere oso mugatua izan genuen eta ez zen errraza izan berau egoki antolatu eta planifikatzea, eta azkenean minutu batzuk pasa ginen arren, ahalegin guztiak egin genituen gure aurkezpena denbora barruan gauzatzeko. Beraz, honegatik aldez aurretik barkamena eskatu gura dizuegu. 

 Aurkezpena hasi aurretik, erlajazio saio bat egitea pentsatu genuen, guztiok erlaxatu, lasaitu eta gure barnean arakatzen hastea asmoz. Eta hori lortzeko, musika, lurrean jarritako lorak, iluntasuna, insientsoa eta guk prestatutako hitz multzo batzuk izan genituen lagun. Benetan, atmosfera polita sortu genuenaren sentsazioa geratu zitzaigun eta alor honi dagokionez erabat pozik geratu ginen. Izan ere, lehenengo unetik gure asmoa sentimenduen gaia jorratu eta bizitzea izan zen, ggela hartan geunden guztiok guk egindakoaz gozatu eta berau bizitzea. Hau diogu, azken finean sentimenduak ez direlako ezer bizitzen ez baditugu eta beraz, bizirik gaudela sentitzeko sentitu beharra dugunez, ba giro aproposa sortzea ezinbestekoa zela iruditu zitzaigun, esan bezala. Beraz, hau eginda, eguneroko errutina horretatik irten eta trenera igo ginen, gure sentimenduen bidaiari ekiteko asmoz. 

Lehenengo gure banakako teknografiak jarri genituen eta guretzat beronek gugan sortu duen sentimendu bat adierazi guztioi, kandela bat piztuaz. Honekin, gure bizitza sentimenduz beterik dagoela azaldu nahi genuen, eta honegatik, sentimendu bakoitzak gure bizitza koloreztatu egiten genuela. Bestela zer ginateke gu ba, sentimendu barik? Horixe ba, gure parte dira sentimenduak eta beraz, irakasle izango garen heinean berauek jorratu beharko ditugu haurrekin. Eta hasiera batean teknologia berriak hotz sentsazioa transmititzen diguten arren, teknografia eta antzerako proiektuak burutzean konturatu gara, azken finean irudi, hitz eta musikaz gauza eder asko sortu ditzakegula, eta batez ere, gu geu koloreztatu eta aberastu gaitezkeela. Beraz, teknologia berrien arlo hau horretarako laguntzaile ederra izan da guretzat, alor honi dagokionez baliabide ugari eskaini dizkigulako. 
Gero, Juantxo koloreztatu genuen, Juantxok ez bait zeukan sentimendurik!
Benetan aberastu eta berotu genuen...



Eta honen ostean, guztiok osatzen dugun talde honi eskerrak eman eta zeozer berezia oparitzeko asmoz, hiru urte hauetako ibilbidea laburtzen zuen bideo txiki bat eratu eta jarri genuen.Izan ere, hainbeste gauza izan dira elkarrekin bizitakoak... Ezin genituen agertu barik utzi, guretzat hain esanguratsu eta aberasgarriak izan diren urteok. Hainbeste eman eta beste horrenbeste baino gehiago hartu dugulako eta batez ere, elkar apreziatu, lagundu, babestu, maitatu eta berotzen ikasi dugulako. Pertsonalki izugarri hazten lagundu digulako bide honek, eta irakasleak izango garen heinean gu geu hazten eta ingurukoak berotzen jarraitzen segi dezagun! 

Azkenik, bukaera gisa gure autoebaluazioa azaldu genuen. (Berau hurrengo sarrera batean jarriko dugu, garrantzitsua izan dela iruditzen bait zaigu). Eta bukaera emateko, gure gelako bi mutilen urtebetzeak izan zirenez aste horretan sorpresatxoa eman genien Zorionak abestia kantatuz, izan ere, gure gelan mutil gutxi daude, eta berauek ezinbestekoak direla azpimarratu gura genuen. Dauden apurrak ondo zaindu behar ditugulako, eta gehiago izatera animatu daitezen! Honegatik, ZORIONAK Jabi eta Imanol!

Eta eskerrik asko guztioi edukitako harrera onagatik! 
Zuek bezalako ikusleekin plazer bat da egindako lanak aurkeztea!



MAKAMUTXU
(Amaia falta da argazkian baina bera ere gutariko bat da, makamutxua da!)




Hitzak: berotasuna maitasuna

martes, 1 de mayo de 2012

Aurkezpenak hiru.


Eta aste honetan, Armonika lewinsky-koek esan bezala, 2X1 izan dugu. Izan ere, bi egun izan ditugu aurkezpenez gozatzeko. Bigarren egunean, ostegunean ordu extrak sartu eta beste bi talderen aurkezpenak ikusteko aukera izan genuen. Alde batetik, Klikasten taldekoak eta bestetik, gu geu, Makamutxu taldekoak. 

Honela ba aste hau lanez gainezka egon da guretzat, aurkezpenagaz ibili bait gara gora eta behera; zer egin, gustatuko ote zaien, nola planteatu hau eta bestea...milaka buelta eman ditugu eta ordu mordoa sartu unibertsitatean, lan asko egin bait dugu. Hala ere, gustura geratu gara lortutako giroarekin eta egindako aurkezpenarekin. Gure helburuak bete direnaren sentsazioarekin gaude eta batez ere lortu nahi genuen sentimendu hori sortu dugula uste dugulako. Beste sarrera batean azalduko dugu zehatzago gure lanaren nondik norakoa eta beraz, aipamen txiki hau egin gura izan dugu, aste honetan ez bait dugu aktualizazio extrarik egin eta beraz, aldez aurretik horren arrazoia zein izan den plazarazi mahi izan dizuegu (lana!). Honela ba, hau komentatu ostean, orain gure gelakideen aurkezpenaren iruzkinari paso emango diogu.


Lehenengo taldea Klikasten izan da eta beraiek gaur gelara ekarri diguten gaia, teknologia berriak irakaskuntzan izan da. Antzerki antzeko batekin irakasleek gelan teknologia berriak nola erabili ditzaketen  bi adibide interpretatu dizkigute oso era garbian. Bi irakasle mota erakutsi dizkigute, batak irakasteko metodo tradizionala erabiltzen zuen eta besteak modu konstruktibistan irakasten zuen.  Oso kutsu komikoa izan du, batez ere, jendea berandu sartu eta gure andereño Olatzek izan duen erreakzioa zein izan den ikusi dugunean (oso ona, inprobisazio bikaina alajaina!). Guzti honek, konparaziorako tartea eskaini digu  eta pentsaraztera eraman. Izan ere, irakasle izango garen heinean jakin beharra dugu, ez dela bakarrik teknologia berriak ezagutzea, baizik aprendizaia lortzeko metodoak erabiltzea eta ikasle-irakasle arteko komunikazioa sustatzea bi noranzkoetan, besteak beste. Eta horretarako, ikaslea aktiboa izan behar dela pentsatzen dugu, irakaslea bitarteakari papera izango du beraz, eta ikaslea izango da bere kognizio bidea eratuko duena.


Eta orduan adierazi digute Tik eta Tak-em arteko "liskarra" bi pentsamendu desberdin, baina galdera bakarra: informazio eta komunikazio teknologiak formakuntzan nola erabili onuragarria izateko bai irakaslearentzat, bai ikaslearentzat. Eta honi jarraiki eurek eratutako bideo bat jarri digute. Oso ona izan da, ideia argiekinn egindakoa eta guretzat esanguratsua.
Gero, Prezi-a erabili dute aurkezpena egiteko eta berton aurrekoaz aparte teoria landu dute, izan ere, teknologia berrietan eta irakaskuntzan aditua den Juana Sancho-ren informazioaz baliatuz, laburpen txiki bat aurkeztu digute. 
Asko gustatu zaigu aurkezpena, argioa izan da eta gure ustez gerora begira hausnarketa egitera eraman diguna. Oso esanguratsua izan dela iruditu zaigu eta era desberdinetan informazio ezberdinak ematetik aparte, guretzat aberasgarria izango den hori zuzenean eta argi aportatu digutela iruditzen zaigu. Gainera, aurkezpenaren atzean lan asko egon dela nabaria izan da eta hori ere baloratzekoa da. Bestalde esan gura genuke, beste talde batzuek legez, hauek ere teoria izan dutela guri aurkezteko eta berau, era erakargarri eta dimnamikoan plazaratu digutela nabaritu dugu, bai adibideak interpretatuz edota prezi eta bideoaz baliatuz. Beraz beste behin ere, egindako lanagatik ZORIONAK zueri talde!

Honen ostean, urduritasuna nabaria izan da gure artean, gure txanda heldu da!
Ai ama!



Eta honen harira, burura datorkigu Paulo Freire-ren esaldi bat: 

"Alfabetizarse no es aprender a repetir palabras, sino a decir su palabra"




Hitzak: konstruktibismoa, irakaskuntza esanguratsua

martes, 24 de abril de 2012

Aurkezpenak bi.



Horrelaxe gaude gu, aluzinatuta! 
Izan ere, astelehen honetan beste hiru aurkezpen izan ditugu eta oraingoan ere izugarria izan da. Geroz eta gauza gehiago ikasten ari gara, eta gure baliabideen eta teknologia berrien inguruan dugun informazioaren kutxak gainezka egin behar digu. Taldekideek mordo bat gauza aportatu dizkigutelako alde batetik, eta gerora begira gure egunerokoan erabilgarri izango zaizkigun hainbat baliabideren jakintza ere eman digutelako bestetik. Beraz, gu erabat aberastuta eta pozarren sentitzen garela aipatu gura dugu.


Lehenengo taldea, Haur Hezkuntza Bilbo, teknografien gaiarekin etorri zaigu. Aurrekoan aipatu bezala gai ezaguna guretzat, baina oraingoan are ezagunagoa. Izan ere, batetik gure gaia delako eta bestetik lehengoan talde batek ere gai beraren inguruan jorratu zuelako bere aurkezpena. Hala ere, bestean esan legez, oraingoan ere harritu egin gara talde honek lanaren enfasia beste puntu batean jarri duelako, teknografia burutzeko prozesuan hain zuzen. Honegatik, batez ere, movie maker programarekin lanean ibiltzeko pauta desberdinak erakusti dizkigute, sortu daitezkeen arazoen berri eman eta berauek gainditzeko bideak ere erraztu dizkigutela esan genezake, besteak beste. Beraz, gure taldean hainbeste buruhauste eragin dizkigun programa honen inguruan are gehiago ikasteko aurkezpen ederra izan dela uste dugu, batez ere, adibidez hurrengoan teknografiaren bat edota bideoren bat egiteko ezagutzen ez genituen trukuren bat edo beste barneratzeko aukera eskaini digutelako, besteak beste. Gainera, beraien ikasle-irakalse identitatea definitzen duten eta honen adierazle den teknografia ere aurkeztu digute eta benetan hunkigarria iruditu zaigu; musika, irudiak eta hitzak erabili dituzte berton eta izugarria da hiru ezaugarri horiek uztartzean guregan eragin dezakeen guztia. Lan polita izan da eta zueri ere ZORIONAK!



Bigarren taldeak, lehiaketa batean partehartzeko aukera eman digu, "50X15" delakoan hain zuzen. Hainbat galdera erantzun behar izan ditugu IKTen inguruan, eta honek informazio asko barneratzen lagundu digu. Egia esan behar badugu, galdera asko erantzuteko buruhauste txikiak izan ditugu, baina, guztiok batera pentsatu eta erantzun egokia zein den hausnartuaz are errazagoa izan da lehiaketan aurrera egitea. Aurrera egitetik aparte irabaztea ere lortu dugu eta punta-puntako teknologia aparatuak izan ditugu sari gisa. A ze pagotsa gurea. Aurkezpena erabat originala iruditu zaigu, izan ere, joko honen bitartez jakintza desberdinak adierazi dizkigute modu erakargarri eta komiko bat atxikituz, eta hau gustokoa izan dugu. Lan ona egin dute, eta informazioa errealitatearekin kontrastatu dutela ere aipatzekoa da. Azken hau egiteko galdeketa antzeko bat egin dutelarik bai irakasle eta ikasleen artean eta hau ere erabat interesgarria iruditu zaigu. Honegatik, eta gazapoak medio (jajaja) asko gustatu zaigu Lau Mila Kolore taldearen aurkezpena, beraz, ZORIONAK!


Hirugarren taldea, Eskola 2.0ren inguruko informazioarekin etorri zaigu eta informazio, baliabide eta adibide desberdinez hornitu dute gure teknologia berrien inguruko jakintza. Gauza asko izan dira, teoria asko, baina, guri horrekin aportatu diguten guztia are handiagoa. Nabaritu da lan handia egin dutela informazio asko izan baitute alde batetik, eta hainbat eta hainbat iturri kuxkuxeatu dituztelako bestetik. Honegatik, guzti hori gurekin konpartitu nahi izate hutsa bakarrik baloratzekoa da, izan ere, ez baita batere erraza hainbeste gauza talde handian konpartitzea eta asteetan zehar buru belarri jorratzen ibili diren lan hori aurkezpen batean sintetizatzea, besteak beste. Hori dela eta, uste dugu egin duten lana handia izan dela. Gainera, guri geuri dinamikoa izan denaren sentsazioa eman digu azkenean guztia interesgarria iruditu zaigulako. Eta ez bakarrik interesgarria baizik, eta gerora begira baliagarria eta errealitatean aurki dezakeguna. Beraz, azken talde honek egin duen lana ere benetan potoloa eta zoriontzekoa, Kuxkuzeatuz honegatik zueri ere ZORIONAK!



Eta aurreko sarreran esan genuen bezala eskerrak eman beharrean gaude gaur ere. Eskerrak  taldeek gurekin konpartitu duten guzti horrengatik!

"Ikasten ikasten beti gure adimena zabaltzen..."



Hitzak: radiokasetea, baliabideak

lunes, 23 de abril de 2012

Aurkezpenak bat.

Azkenean ere hasi dira aurkezpenak eta gu pozarren. Izan ere, azken urte hauetan argi baino garbiago egiaztatu ahal izan dugu, hala eman ez arren, aurkezpenetatik izugarri ikasten dugula. Bata bestearen lanak konpartitzeko aukera eskaintzen digu metodologia honek eta honela, guztiok besteen esperientzietatik ikasten ikasten dugu eta klaseak kreatiboak izatetik aparte, erabat aberasgarriak izaten direla uste dugu.

Eta honela ba, goiko sarrera txiki honen ostean gaurko aurkezpenen hausnarketari paso emango diogu.

Gaurkoa ikusita, esan beharra dugu erabateko presioa sentitu dugula. Hiru taldeek ezin hobeto aurkeztu dizkigute beraiek landutako proiektu desberdinak eta listoia oso goian utzi dutela nabarmendu gura genuke, guri bederen izugarri gustatu bait zaizkigu. Hala ere, honek gure lanaren inguruan pentsaraztera eraman gaitu, izan ere, hauen lanak ikusi ostean ea zer egitea lortzen dugun...
Beraz, gu ere aurkezpena prestatzen gabiltza buru belarri!

Lehenengo taldeak portfolioa aurkeztu du. Oso argi azaldu dute, informazio mordoa izan dute guri aurkezteko, teoria mordoa alegia. Eta hori modu dibertigarri eta erakargarrian plazarazi digute eta hau baloratzekoa dela uste dugu. Izan ere, ez da batere erraza tokatu zaien gai konkretuarekin (beronek aurkeztu beharreko oro mugatu egiten duelako) eta transmititu behar izan duten informazio objektibo pilla horrekin sortu duten bezalako aurkezpena bideratzea. Beraz, lan bikaina egin dutela iruditu zaigu. Irakasleen errealitateko esperientziak konpartitzea ere asko gustatu zaigu, azkenean eman duten teoria hori errealitatearekin kontrastatzea positiboa dela deritzogulako. Bloggak nola, nork eta zertarako erabiltzen duten ikusi eta ikasi ahal izan dugu berauekin. Bideo ezberdin asko egin dituzte, gai teoriko baten barruan kutsu komikoa txertatzea lortuaz, eta ikusi ahal izan da honen atzean lan asko egin dutela beraz, ZORIONAK Jakinminez ikasi!

Bigarren taldeak, "Teknografia" gaia izan du. Guretzat gai ezaguna, izan ere, gu ere gai hau jorratzen gabiltza azken aste hauetan. Hala ere, erabat kuriosoa iruditu zaigu eurek aurkeztu duten modua. Hau diogu, ze nahiz eta biok gai berbera izan, gure fokalizazioa eta beraiena guztiz desberdina izan da eta honegatik, lortutako emaitza ere ez da berbera izan. Honela ba, gaurko gaia ezaguna egin zaigun arren, beronen harira, taldekideek gauza berriak aportatu dizkigutela aipatu beharra daukagu eta beraz, gure gaian are gehiago sakondu dugula eta gauza berriak ikasi. 
Beraien irakasle identitatearen nondik norakoen berri eman digute eta berau transmititzeko, taldeko teknografia komuna eta sketch desberdinez baliatu dira. Lehena oso hunkigarria izan da eta bigarrena oso komikoa eta aldi berean esaguratsua guztion hausnarketa pertsonalerako. Hau ere asko gustatu zaigu. Bideoan oso ondo erakutsi dute irakasleak haurrekin zelako harremana izan behar duten. Oso aktore onak dira eta bideo xume batzuekin, aurrerago esan bezala, gauza asko pentsaraztera eraman gaituztelako: ikasle-irakasle papera, irakaslearen jarrera etab.rren inguruan hausnartzera bultzatu digutelako besteak beste.
Beraz, zuei ere ZORIONAK Etorkizuna eraikitzen!


Hirugarren taldeak, gure gelako guztien aurkezpen fitxez baliatuz eta dituzten abilezia guztiak uztartuz, aportazio itzela egin digute. Izan ere, gai abstraktu batetik abiatuta guretzat esanguratsuak izan diren hainbat kontzeptu eta sentimendu saltoka jarri dituzte gure burmuin eta gorputzean. Musika, hitzak, "puesta en escena" bera...dena gustatu zaigu. Gure erresistentziak puxkatu egin ditugu (a ze lasaitasuna, benetan desestresatzeko aukera bikaina izan dela ikusi dugu. Eskerrak paper soil bat izan den...) eta baloreak gure zuhaitz birtualean eskegi. Bizitzak gauza onak eskaintzen dizkigun legez, txarrak ere eman ohi dizkigula ohartu gara, baina hau ez dela batere negatiboa ikusarazi digute, ez horixe. Izan ere, gauza negatiboetatik ere ikasi egiten dugu, hazi egiten gara. Eta garrantzitsuena, gauza negatiboetatik asko ikasten dugu, positiborantz salto bat ematen dugularik. Eta horren isla izan da, balore desberdinekin baliatuz erresistentziak eta oztopoak gainditu ditugula ikustea. Orduan, gure haziak sustraiak bota eta loratu egin zaigulako! 
Nabari da gure talde hau trebea dela teknologia berriekin, eta lan asko egiten ibili direla guri guzti hau eskaintzeko. Honela ba, hirugarren taldearen aurkezpenak ere barrutik betetzen lagundu digu eta era desberdin batean, hazi egin gaitu. Beraz, egin duzuen lanagatik, ZORIONAK Armonika Lewinsky!



Laburpen gisa esatea, hiru taldeen lanak bikainak izan direla, lan asko egin dutela eta hori nabaria izan dela aurkezpenetan. Eta batez ere, izugarri baloratu dugu aurreko egun guztietan egindako lan guztiaren sintetizazioa eta guzti hau besteoi aurkezteko modua, hau da, ikusleoi transmititzeko modua. Itzela izan da. Gero berezkoa den aktore/aktoresa dohaiak dituztela ere ikusi dugu (hemendik telebistara!) eta horrek aurkezpen onak egiteko aukera eman diela. 



Maila horretara heltzea kostako da, hala ere, ahalegina ez da faltako gure partetik.

Besterik barik, mil esker hiru taldeei gurekin konpartitu duzuen guztiagatik eta gaur hainbeste emateagatik!
Eta bene-benetan ZORIONAK, artista hutsak zarete! 


Hitzak: poza, ikaskuntza