lunes, 23 de abril de 2012

Aurkezpenak bat.

Azkenean ere hasi dira aurkezpenak eta gu pozarren. Izan ere, azken urte hauetan argi baino garbiago egiaztatu ahal izan dugu, hala eman ez arren, aurkezpenetatik izugarri ikasten dugula. Bata bestearen lanak konpartitzeko aukera eskaintzen digu metodologia honek eta honela, guztiok besteen esperientzietatik ikasten ikasten dugu eta klaseak kreatiboak izatetik aparte, erabat aberasgarriak izaten direla uste dugu.

Eta honela ba, goiko sarrera txiki honen ostean gaurko aurkezpenen hausnarketari paso emango diogu.

Gaurkoa ikusita, esan beharra dugu erabateko presioa sentitu dugula. Hiru taldeek ezin hobeto aurkeztu dizkigute beraiek landutako proiektu desberdinak eta listoia oso goian utzi dutela nabarmendu gura genuke, guri bederen izugarri gustatu bait zaizkigu. Hala ere, honek gure lanaren inguruan pentsaraztera eraman gaitu, izan ere, hauen lanak ikusi ostean ea zer egitea lortzen dugun...
Beraz, gu ere aurkezpena prestatzen gabiltza buru belarri!

Lehenengo taldeak portfolioa aurkeztu du. Oso argi azaldu dute, informazio mordoa izan dute guri aurkezteko, teoria mordoa alegia. Eta hori modu dibertigarri eta erakargarrian plazarazi digute eta hau baloratzekoa dela uste dugu. Izan ere, ez da batere erraza tokatu zaien gai konkretuarekin (beronek aurkeztu beharreko oro mugatu egiten duelako) eta transmititu behar izan duten informazio objektibo pilla horrekin sortu duten bezalako aurkezpena bideratzea. Beraz, lan bikaina egin dutela iruditu zaigu. Irakasleen errealitateko esperientziak konpartitzea ere asko gustatu zaigu, azkenean eman duten teoria hori errealitatearekin kontrastatzea positiboa dela deritzogulako. Bloggak nola, nork eta zertarako erabiltzen duten ikusi eta ikasi ahal izan dugu berauekin. Bideo ezberdin asko egin dituzte, gai teoriko baten barruan kutsu komikoa txertatzea lortuaz, eta ikusi ahal izan da honen atzean lan asko egin dutela beraz, ZORIONAK Jakinminez ikasi!

Bigarren taldeak, "Teknografia" gaia izan du. Guretzat gai ezaguna, izan ere, gu ere gai hau jorratzen gabiltza azken aste hauetan. Hala ere, erabat kuriosoa iruditu zaigu eurek aurkeztu duten modua. Hau diogu, ze nahiz eta biok gai berbera izan, gure fokalizazioa eta beraiena guztiz desberdina izan da eta honegatik, lortutako emaitza ere ez da berbera izan. Honela ba, gaurko gaia ezaguna egin zaigun arren, beronen harira, taldekideek gauza berriak aportatu dizkigutela aipatu beharra daukagu eta beraz, gure gaian are gehiago sakondu dugula eta gauza berriak ikasi. 
Beraien irakasle identitatearen nondik norakoen berri eman digute eta berau transmititzeko, taldeko teknografia komuna eta sketch desberdinez baliatu dira. Lehena oso hunkigarria izan da eta bigarrena oso komikoa eta aldi berean esaguratsua guztion hausnarketa pertsonalerako. Hau ere asko gustatu zaigu. Bideoan oso ondo erakutsi dute irakasleak haurrekin zelako harremana izan behar duten. Oso aktore onak dira eta bideo xume batzuekin, aurrerago esan bezala, gauza asko pentsaraztera eraman gaituztelako: ikasle-irakasle papera, irakaslearen jarrera etab.rren inguruan hausnartzera bultzatu digutelako besteak beste.
Beraz, zuei ere ZORIONAK Etorkizuna eraikitzen!


Hirugarren taldeak, gure gelako guztien aurkezpen fitxez baliatuz eta dituzten abilezia guztiak uztartuz, aportazio itzela egin digute. Izan ere, gai abstraktu batetik abiatuta guretzat esanguratsuak izan diren hainbat kontzeptu eta sentimendu saltoka jarri dituzte gure burmuin eta gorputzean. Musika, hitzak, "puesta en escena" bera...dena gustatu zaigu. Gure erresistentziak puxkatu egin ditugu (a ze lasaitasuna, benetan desestresatzeko aukera bikaina izan dela ikusi dugu. Eskerrak paper soil bat izan den...) eta baloreak gure zuhaitz birtualean eskegi. Bizitzak gauza onak eskaintzen dizkigun legez, txarrak ere eman ohi dizkigula ohartu gara, baina hau ez dela batere negatiboa ikusarazi digute, ez horixe. Izan ere, gauza negatiboetatik ere ikasi egiten dugu, hazi egiten gara. Eta garrantzitsuena, gauza negatiboetatik asko ikasten dugu, positiborantz salto bat ematen dugularik. Eta horren isla izan da, balore desberdinekin baliatuz erresistentziak eta oztopoak gainditu ditugula ikustea. Orduan, gure haziak sustraiak bota eta loratu egin zaigulako! 
Nabari da gure talde hau trebea dela teknologia berriekin, eta lan asko egiten ibili direla guri guzti hau eskaintzeko. Honela ba, hirugarren taldearen aurkezpenak ere barrutik betetzen lagundu digu eta era desberdin batean, hazi egin gaitu. Beraz, egin duzuen lanagatik, ZORIONAK Armonika Lewinsky!



Laburpen gisa esatea, hiru taldeen lanak bikainak izan direla, lan asko egin dutela eta hori nabaria izan dela aurkezpenetan. Eta batez ere, izugarri baloratu dugu aurreko egun guztietan egindako lan guztiaren sintetizazioa eta guzti hau besteoi aurkezteko modua, hau da, ikusleoi transmititzeko modua. Itzela izan da. Gero berezkoa den aktore/aktoresa dohaiak dituztela ere ikusi dugu (hemendik telebistara!) eta horrek aurkezpen onak egiteko aukera eman diela. 



Maila horretara heltzea kostako da, hala ere, ahalegina ez da faltako gure partetik.

Besterik barik, mil esker hiru taldeei gurekin konpartitu duzuen guztiagatik eta gaur hainbeste emateagatik!
Eta bene-benetan ZORIONAK, artista hutsak zarete! 


Hitzak: poza, ikaskuntza

No hay comentarios:

Publicar un comentario