TXOKO TXIKIA

  "Lorentzon kazularia"

 

Ez dugu zuri beltzeko mundu batekin amesten! 

Eta honi esker, guztia koloreztatzen dugu, gure mundua koloretakoa delako, eta gutariko bakoitza kolore batekoa, honela osatzen ditugu ostadarrak, adibidez! 

Honegatik, gara guztiok desberdinak eta desberdintasun horrek egiten gaitu beharrezko. Are gehiago, ezberdintasun horrek egiten gaitu berezi, espezial eta hori da politena, garrantzia duena, hori da gure konplizitate mundu honi, kolorea ematen diona; inguruari, gelari, munduari!

Gure koloretako mundu hau sortu nahi dugulako, horixe delako guztion ametsa eta indarrez jorratuko duguna, horixe delako benetan nahi duguna!

Koloreen mundu hau maite dugulako!






"Ranitas de colores"

Bideoak kuxkuxeatzen genbiltzala, altxor honekin topo egin dugu. Ea zer deritzozuen!



 

 "Txikitasun horretan ere handia izan litekeela erakusten digutelako..."






Asteburu eder bat pasa dagizuela!

Eguzki izpiak apurka geroz eta gehiago berotzen dute ingurua. Ingurua eta gure barrua. Gogoko dugu berotasuna, maitasuna, alaitasuna. Gogoko gure txokoak, lagunak, elkarbizitza, errespetua.
 Gure egunerokoaren zati bakoitza...
GOGOKO DUGU IRRI EGITEA! 




Eguzki printzek gure eguna alaitzen dutela sentitzeak poztu gaituelako, asteburu eder bat pasa dagizuela!
 




Gaur maiatzaren 6a dugulako, 
ZORIONAK AMATXO!


Batzuek diote, egun hau almazen handiek asmatutakoa dela, eta beste batzuk goi-goitik ospatzen dute eguna. Guk hala ere, gaurko sarrera txikia gure amatxo guztieri eskaini nahi diegu, egunero-egunero egiten duten lan guztiagatik, ezeren truke hainbeste emateagatik eta batez ere, bizitza emateagatik...
Gaur eskertzeko eguna izan arren, egunero eskertu diezaiegun munduko amarik onenak direla!




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario