HEZKUNTZA BEREZIA ETA IKTak






Guztiok irri egin dezakegulako, IKTak izugarrizko baliabide tresna pisutsuak izan daitezke hezkuntza esparruan eta gure egunerokoan.

Eta batzuetan ahaztu egiten zaigu teknologia berriek izugarrizko bultzadatxoa ematen digutela lepoan gure ikaskuntza bideetan guztiok aurrera egitea ahalbidetuz, eta inor bidean geratu ez dadin lagunduz. Honegatik, eta aniztasun eta inklusioaren jarrera positiboak garatzea posible delako teknologia berrien arlo honetan ere, ondorengo link-a jarri dugu. Berau blog bat da eta bertan, autismo taldea eta ikaskuntza prozesuko arazoez hitzegiten da besteak beste. Beraz, beste behin ere argi geratzen da IKTek gaur egun, izugarrizko paper garrantzitsua betetzen dutela gure gelako egunerokotasunean, eta are gehiago guzti-guztiontzat baliabide potoloak direla. Gure ikaskuntza prozesua erraztu eta ingura baliabidez hornitzen digutelako, besteak beste.

http://autismo.uv.es/


"Mariaren bidaia"

Autismoa daukan baten bizitzaren bidaian murgildu eta bizi duen hori ikusi nahi baduzu, beheko bideo hau ikusi besterik ez duzu. Esaten den legez, besteak bizi duen hori nolakoa den jakiteko, bere lekuan jartzea baino ez dago!

 


Kuxkuxeatzen ibili gara gaur IKT-en eta hezkuntza bereziaren inguruan informazio gehiagoren bila. Eta bat-batean ondorengo artikulu honekin topo egin eta berton ezartzea pentsatu dugu, guztiokin konpartitzeko.


Inklusio digitala bultzatu!






Eta apurka-apurka txoko honi forma eta kolorea eman guuran, amendik eta handik bila aritu gara ea zer aurki dezakegun sarean gure gune honetako gaiaren harira eta bat-batean, ondoren jarriko dugun enlazean alor honekin lotura zuzena daukaten aurkezpen mordo batekin egin dugu topo. Guk bata aukeratu dugu zueri berton ipintzeko, integrazioa eta internet-a jorratzen dituena, hain zuzen. Hala ere, badaude interesgarriak izan daitezkeen beste batzuk ere. Beraz, link-a ezarri eta zueri lagako dizuegu gura duzuenean kuxkuxeatu eta eskuragarri izan dezazuen.


View more PowerPoint from latizaylapizarra


No hay comentarios:

Publicar un comentario