Mostrando entradas con la etiqueta Gogoeta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gogoeta. Mostrar todas las entradas

lunes, 14 de mayo de 2012

Azken sarrera

"Atzera begira, aurrera egiteko prest"





 Eta amaiera heldu da azkenean. Gure blogeko azken sarrera da berau, egia esan pena apur batekin esango diogu agur. Izan ere, hainbeste gauza aportatu dizkigu beronek... Gogoan dugu lehen eguna, eta egin dugun lan guztia.

Egunetan atzera begira jarri gara, hainbat izan dira egin ditugun hausnarketak eta jada nostalgia nabari da gure barruetan. Pozik eta triste gaude, gogoz etapa berriei ekiteko eta triste hemen utziko dugun guztiagatik. Arlo honek gauza asko eman dizkigula ezin ukatu, eta horren isla izan dira, taldeek egindako ekarpenak. Lan handia egon da guztien atzean eta asko ikasi dugu elkarrengandik. Gu geuk ere makamutxu talde gisa, lan gogorra egin dugula iruditu zaigu eta horren seinale egin genuen lanaren ebaluazioa

Formalki garapena nabaritu dugu gure barnean baina are garapen handiagoa izan dugu alor informalagoan. Hazi egin gara pertsonalki eta hau baloratzea izugarria da, arlo honek horretarako aukera eskaini digu eta holako aukerak gutxi egoten dira. Ez da teorian oinarritutako arloa izan, esperimentatzen, kuxkuxeatzen, hanka sartzen... ikasi dugu. Kaosean ere eraikitzen dela frogatu dugu, eta batez ere gure nortasuna, identitate sena, jorratu eta beronengan benetan sinistu beharra daukagula ikasi dugu. Gaur errealizatuta sentitzen gara, eta garen honetan sinesten dugu, beti ere, ingurura erreparatu eta daukagun hori baloratuz.

Eta ingurura begira jartzen garen heinean, zuek ikusten zaituztegu, eta hiru urte hauetan bizitakoa behin eta berriro datorkigu burua. Inoiz ahaztuko ez ditugun momentuak, eta betirako gurekin eroango ditugun lagun-onak! 


Honegatik, behin eta berriro eskerrak eman beharrean gaude, garena izaten utzi diguzuelako, zaren bezalakoak zaretelako, eta elkarrekin konpartitu dugun guzti hori berezi egin duzuelako!



ESKERRIK ASKO LAGUNOK




Ikasi dugun guztiaren sintesi gisa, guretzat esanguratsuak izan diren hitzen zaparrada egingo dugu!

Konstruktibismoa. Bloga. Berotasuna. Identitatea. Movie-maker. Interakzioa. Gadget.

Elkarlana. Kolaborazioa. Eskola 2.0. Komikiak. Buruhausteak. Enpatia. Feedback. Prezi.

Teknografiak. Erlajazioa. Maitasuna. Inprobisazioa. Hausnarketa. Eduglogster.

Laguntasuna. Koherentzia. Enlazeak. Etiketak. Opariak. Zalantzak. IKTak
  
Baloreak eta erresistentziak. Sentimenduak. Hazkuntza pertsonala eta formala. 

Eboluzioa. 

        Ikasten ikasi!             



Gure taldea!

Ezeren truke, hainbeste emoteagatik...

ESKERRIK ASKO!



*Munduko talderik onena osatu dugulako!*

Zorte on guztioi bide berrietan! 



domingo, 13 de mayo de 2012

Gure gogoetak [3]

Eta hirugarren gogoeta honetan gure identitatearen inguruan egin dugun hausnarketa azladu gura dizuegu.

"HIru urteko ibilbidearen amaiera jada hementxe daukagu, eta honekin batera arlo honen bukaera. Gure bizitzan zehar gure identitatea garatzen joan gara pausuka-pausuka eta hiru urte hauetan gure identitate hori nola sendotu den nabaritu ahal izan dugu. Baina ez hori bvakarrik izan ere, egtindako ibilbide hoenk eta batez ere, arlo honek identitate hori sendotu eta irakasle identitateaz hausnartzera eraman gaituela azpimarratu gura genuke. Honegatik gaur berau zuekin konpartitzera gatoz gaurko honetan. 
Bidea luzea izan da, eta amaiera benetan berezia daukagu aurrean. Gauza asko konpartitu dugu elkarrekin eta hein batean berauek bete digutue gure barruan, berauek indartu dute gure indentitatea, beretan garena. Honegatik, guar are bereziago ikusten dugu gure barrua eta gustura gauden benetan garen honetaz, eta inguratzen gaituenaz. Honekin esan gura duguna da, gerora irakasle izango garen heinean, batez ere identitate horren jabeak izango garela, eta berau izango dela gure armarik boteretsu eta preziatuena. Garena garela eta garen horretan mugituko garela, beraz, berau inoiz ez alboratzea gure lemariki garrantzitsuena izan behar da. Hau da, gure barnean ideia eta balore batzuk garatru ditugu arlo honetasn, eta jabetu gara balore horietaz baliatuz gauza asko gaindiu ditzakegula. Balore horiekin gure erresistentziarik gogorrenak ere gaindi ditzakegula alegia. 
Honegatik ikasi dugu, gerora hainbat oztoporekin aurkiko garela, noski, inork ez digu esan datorkiguna erraza izango denik eta. Hala ere, batzuetan oztopo horiek gure ideal eta identitateen kontra datozena ere ezin ukatu bahgein baino gehiagotan geratatu bait zaigu hori. Eta ez hori bakarrik, izan ere, askotan arazoen aurrean berauek gainditzeko gu geu izateari utzi egin diogu; liskar baten aurrean amore emanez, edota norbaitek ez dugula balio esan eta guk berau onartuaz. Hori baino gehiago balñio dugula ikasi dugu eta beraz, gure helburua garen horretan sinestea da, azkeneraino. 
Gure pentsamendu, sentimendu eta idealak edozein gauzaren gainetik ezarri behar ditugu eta hauen alde borrokatu baita ekaitzik gogorrean aurka borrokan jartzen garen egunean ere. Izan ere, edozein momenturen aurrean: berrikuntza, aldaketa, iraultza... Gu garelako gure geroa eraikiko dugunak eta berau gidatuko dugunak. Hanka sartzeko beldur barik, gozaen geroa eraikitzera lagunok! Irakasleak izango gara bai, baina geuk nahi dugun bezalako irakasleak, gure geroa eta haurren ongizatea nolakoa den erabakiko dugunak, gu geu izaten lagako digun identitateak urrea baino gehiago balio duelako!"


The best way to predict the future is to invent it
(Alan Kay) 



 

Gure gogoetak [2]

Gure gogoeten bigarren atala gure lagunen eta gure lanen ingurukoa izango da.

Gure kideen ekarpenak

"Nahiz eta talde desberdinen aurkezpenen ostean, hausnarketa eta balorazioa egin dugun, gure gogoetan atal honi lekutxo bat egitea pentsatu dugu. Izan ere, gure ustez erabat aberasgarriak eta baloratzekoak  dira guztiok egin ditugun lanak. Lau astetan zehar, teknologia berriekin loturan zeuden hainbat gairen inguruko kontuak ekarri dizkigute gure lagunek gelara. Informazio, aportazio, altxor eta opari mordoa besteak beste. Lan handia egon da lan bakoitzaren atzean eta baita dedikazio itzela. Bai horixe!
 Aurkezpenek egunero gehiago harritzen gintuzten eta are gehiago aberastu. Asko izan dira konpartitu ditugun momentuak: hausnartzera eraman gaituztenak, barre algaraka ia ito garenak, elkarlana baloratzera eraman gaituztenak, laguntasuna ere apreziatzen lagundu digutenak, egin ditugun negarrak, bizi izan ditugun emozio eta sentimenduak, gure irakasle identitatea eraikitzen lagundu digutenak, elkartasunean eta maitasunean sortu ditugun momentuak, talde sena indartu digutenak (...) elkarrekin eratu ditugun momentu ahaztezinak, guztiak!
Gure barrua beteta doa guzti honi esker, eta horixe da gure ustez, arlo eta aurkezpen hauek eman ahal izan diguten onena hein batean. Egia da, formalki asko hazi garela, izan ere, talde bakoitzak gai bat jorratu eta besteei aurkezteak gai askoren jakintza garatzeko aukera eman digu, eta gauza asko ikasi ditugula ezin ukatu. Hala ere, elkarri aportatu dizkiogun momentuak ere baloratzekoak izan direla uste dugu berauek gure barrua gozo bete digutelako.
Opari mordoa jaso ditugu eta batez ere, teknologia berrien arlo honek, pertsonalki eta talde gisa, elkar baloratzen erakutsi digu. 
Atzera begiratzen jarri gara behin baino gehiagotan eta bizi izan dugun horretaz pentsarazi dugu. Hala ere, atzera begira jarri garen heinean aurrerantza ere begiratu dugu era berean, eta bizi izan dugun hori gurekin eramango dugu. Eguneroko horrek erabat aberastu gaituelako."

 

Gure gogoetak [1]

Bueno eta jada gogoetak egiten hasteko ordua heldu zaigu. Hiru hilabete pasa dira eta ia konturatu ere egin barik. Hainbeste gauza izan dira bizitakoak... Egia esan nondik hasi ere ez dakigu baina, tira arlo honek eman digun gauza guztiak azaltzeko eta dena hausnartzeko atal desberdinak banatzea eta sortzea pentsatu dugu. Horrela guztiontzat errazagoa izango delako bai irakurtzea eta baita irakurtzen duzuen horretaz hausnartzea ere. Beraz, hauxe da gure lehen gogoeta.

Kukulumutxu

"Gu ez gara batere adituak teknologia berrien mundu honetan, beraz, gogoan dugu klaseko lehen eguna. Hain gogoan ze, atzo izango balitz legez gogoratzen dugu. Eta hauxe entzun genuen lehen egunean: BLOG bat eratu behar duzue! Ai ama! 
Gure kezka, burukominak, estresak... Segituan piztu ziren gure barruan, tripako minak etorri zitzaizkigun eta aitortu behar badugu kakalarria ere bai! 

Hala ere, biok paktua egin genuen, bai, arlo honek ikarak eta beldurrak kentzen lagunduko zigunaren paktua. Izan ere, traste hauekin trebabatzeko hanka sartu beharra dugula ikasi dugu, arakatu egin behar dugula, gaizki egin behar dugula, eta horrela ikasten dugula!  
Kaosean ere eraiki dezakegu! Horixe esaten zigun Alaitzek, eta gaur harro gaude egin genuen paktuagaz. Izan ere, blog bat eratu bakarrik ez, hainbat programa arakatu ditugu, baliabide mordoa daramazkigu gurekin, informazio mordoa... Aberastu egin gara, erabat.
Eta ez hori bakarrik izan ere, gaur pozik gaude. Pozik erronka pertsonalak gainditzea lortu dugulako, eta orain bederen mundu berri hauetan ibiltzeko bidea egiten ikasi dugulako, pixkanaka-pixkanaka, ez baitago inorako presarik. Hala ere, are pozago gaude atzera begira jarri garelako oraingoan eta eboluzioa ikusi dugulako, hasierako egun haretan gure begiak ezinezkotzat jotzen zuten hazkundea nabari dugu gure barruan. Bai jakintza aldetik, hau da formakuntzatik, eta baita alor pertsonaletik ere. 

Gure taldea, kukulumutxurena txikia izan da. Bai izan ere, bi baino ez gara izan eta horrek lan gogorragoa egitea eskatu digu. Inongo arazo barik egin dugun lan gogorra. Hala ere, talde txiki honetan sortu den konplizitatea ere azpimarratu gura genuke, alkarrekin elkarlanean aritzea zein baliogarria den ikusi dugulako. Bi izan arren, gure enpresa txikia (Bloga) eratu eta aurrera eraman ahal izan dugulako bion inplikazio eta esfortzuarekin eta honek, pertsonalki erabat hazten lagundu digula uste dugu gaurko egunez.
Elkarrengandik eta elkarrekin ikasi dugu eta honek duen balioaz jabetu gara. 
Honegatik, Blog honetan egin dugun lanagaz oso gustura geratu garela azpimarratu gura genuke. Eta emon digun guzti hori erabat enfatizatu nahiko genuke, haiseran uste ez arren benetan ate asko zabaldu dizkigulako blog honen eraikuntzat. Beraz, aurkitu dugun altxor preziatu legez definituko genuke egindako proiektu hau, gaurko egunez, hainbat eta hainbat gauzaz bete dugun kutxa berezia."