Eta gaur hausnarketak egiten aritu eta buruari
bueltak eman ostean ondorengo gai hau etorri zaigu burura. Izan ere, hasierako
egunean ondorengoa entzun genuen: - Blog bat eratu behar duzue. Uste dut,
guztiok galdu xamar sentitu ginela, ez geneukan inongo trebeziarik teknologia
berrian mundu honetan, eta beraz, guretzat izugarrizko erronka izan zen Blog-en
mundu honetan murgiltzeko.
Hala ere, erronka berriei aurre egin behar
zaiela eta salto egitera ausartu ginen, gogotsu eta ikaraz.
Eta apurka aurrera egiten ikasi dugu, eta
gaurko egunez, behean azaldu dugun bezalako informazioekin topo egiten dugunean
sarean, ibilbide honetan egindako eta ikasitako guztiari beste begi eta
pentsamendu batekin begiratzen diogu. Errealizatuta sentitzen gara.
Izan ere, hasieran nork esango zigun Blog
batek baliabide potente gisa balioko zigula gerora begira?
Sarean bueltaka, ondorengo helbide honekin topo egin dugu eta benetan gure gerora begira baliagarria izango dela iruditu zaigunez, sarrera hau egin eta zuekin konpartitzea gura izan dugu.
Eta zer da "educacontic"?
Ondoren ikusgarri jarri dugun bideo horretan argi azaldu arren hitz batzuk adierazi nahi izan ditugu laburpen gisa.
Educacontik, sare sozial bat da eta bertan hezkuntza alorrean diharduten pertsona desberdinek parte hartzen dute. Nagusiki hainbat gauza konpartitzeko sortutako txokoa dela esan genezake eta beronen ardatzetariko bat praktikotasuna litzateke. Izan ere, irakasleek esperientzien beharra daukatela nabaria da gaur egun, eta beraz, honen bitartez, gelan aplikagarraik izan daitezkeen esperientziak eskura eta konpartitu daitezke. Aipatu bezala, gehienbat jendeak aportazioak egiteko txokoa da, bere gauzak adierazteko gunea.
Gaurkoan ere handik eta hemendik kuxkuxeatzen genbintzala Boris Mir-en artikulu batekin topo egin dugu. Eta beti legez, berau zuekin konpartitzea erabaki dugu sarrera honetan.
Izan ere, gure bizitza osoa eta ingurua bera, hainbat aldaketez josia dago. Eta gu geu ere aldatu egiten garela argi dago zentzu horretan. Hala ere, sarritan aldaketa asko handi geratzen zaizkigu eta beste batzuetan besterik gabe, aldaketa jakin baten aurrean noraezean aurkitzen gara. Badakigu aldaketa beharrezkoa dela baina, hori egiteko pausuak eman beharrean atzerantz joaten garela sentitu izan dugu maiz.
Honegatik, ea zer deritzozuen hor behean jarri dizuegun aurkezpenaren inguruan. Hausnarketa egiteko oso baliagarria da!
Gaurkoan prezi arakatzen aritu gara klasean. Eta milaka buelta eta buruhausteren ondoren azaltzen dizuegun aurkezpen txikia sortu dugu.
Berton, gure sentsazioa adierazi gura dugu guretzat berria den mundu honen aurrean sentitu duguna eta pentsatu duguna kanporatzeko. Horixe ba, zuei eskaintzeko eta guztiok konpartitzeko. Beraz, nahiz eta aurkezpena luzea ez izan, ea zer deritzozuen!
*Azkenean bideo txiki bat sartu dugu. Bertan, beldurrak kanporatzearen errepresentazioa egiten da. Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko egindakoa denez, eta pasaden ostegunean emakumeen eguna izan zenez, aprobetxatu egin gura dugu emakumeari ere aipamena egiteko. Egunero martxoaren 8a izan dadila!
Joan den eguneko klasean orokorrean talde guztietan azaldu zitzaigun arazo eta beldurretariko bat izan zen porrota. Bai, porrotari beldurra diogu, eta halaxe azalerazi genuen ikaratuta gaude, larrituta akatsak egiteko, egindako hori probetxugarri ez izateko, edo ezertarako balio ez izateko...izan ere, teknologia berrien mundu honek erabat izuturik gauzka.
Hala ere, ez dugu ulertzen zertara datorren beldur hori. Hemen esperimentatzeko gaude, eta akatsak egiteko bai horixe. Enei, zenbat akats egin ote ditugun guk bitzan zehar... baina kontu horrek ez gaitu kezkatu behar garai honetan! Aurrerago aipatu bezala ikasten ikasten da, eta sarritan ikasteko modu bakarra egitea da; eta honen parte litzateke akatsak egitea, izan ere, nola ikasten dugu ba? Akatsak eginda lagunak. Honegatik, eta irakasleak izango garelako,beldur horiek gainditu beharra daukagu. Akatsak egin behar ditugu eta asko gainera. Eta ez hori bakarrik, izan ere, akats horietatik ikasiko dugu. Pixkanaka-pixkanaka aurre egingo dugulako, inor ez da jakinda jaio, beraz sarrera honetan; ANIMO etaMOTIBAZIO printzatxoak bidaltzen ditugu guztiontzako.Egitzazue akatsak, sartu dezagun hanka behin eta berriro, egin dezagun eta berregin, urez beteta eta lokatzez zikinduta dagoen putzura salto egin dezagun (zikintzea baino gauza hoberik ez dagoelako!) zergatik ez? Ikas dezagun bidea eginez, txarto eginez, berreraikiz...
"Saiatzen bazara porrot egin dezakezu, baina, saiatu ezean jada porrot egin duzu"
"Kontatu zidaten eta ahaztu nuen; ikusi nuen eta gogoratu; elkarrekin egin genuen eta ulertu eta ikasi nuen"
Zer da konstruktibismoa? Norberak bere ezagutzak eraikitzea.
Konstruktibismoak norberaren esperientzia du oinarri gisa. Bizipena, manipulazioa, elkarreragina. Azken finean haurrak sentitu eta bizi dezakeen horri ematen dio garrantzia. Bere aurre-ezagutzetatik abiatuta, eta esperiantzian oinarrituta banakoak berak egiten du ikaskuntza eta garapenaren bidea eta honela ikasten duen hori gehien eta hobekien gogoratuko duena izango da.
Baina gainera egin behar duen bide horretan ingurukoen elkarreragina badu berarentzat are garrantzitsuagoa bihurtuko da prozesu oro. Elkarlanean aritzeak norberaren ahalmen potentziala sustantzen du beste hainbat baloreren artean. Bakoitzak beraren zatitxo bat jartzen du besteen esku eta beste hainbeste zatitxo jaso. Honela, bata bestearengandik ikasten ikasten dute, elkarrekin lanean aritzen, errespetatzen, baloratzen...elkarbizitzen!
Haurrarentzat konstruktibismoa beraien ezagutzak eraikitzeko eta garatzeko erarik onena dela deritzogu eta honen adierazle nagusi da goiko Confuncio filosofoaren esaldia.