domingo, 13 de mayo de 2012

Aurkezpenak lau.


Eta ia konturatu be egin barik aurkezpenen azken eguna izan da gaurkoa!
Orokorrean oso pozik gaude hartu dugun guztiagatik eta hausnarketa sakonago bat egiteko asmoa daukagun arren, talde guztiak batera eratu dugun atmosfera eta planeta honen parte izateaz oso pozik gaudela esatea gura genuen gaurko taldeen hausnarketak adierazi aurretik.

Lehenengo taldea, Erretako pizza izan da eta berauek jorraten duten gaia: komikia.
Egia esan txundituta utzi gaituzte ez bait genuen imajinatu ere egiten hainbesteko jokoa eman ahal zuenik. Eta egia esan benetan gure neskak gaia zuku ederra atera diote, eta oso momentu atsegina pasatu dugu beraiekin.
Hasiera legez, antzezlana egin digute, gure Nikoleta andereñoak interpretazio bikaina egin digu, benetako antzezlea zirudien. Barre batzuk bota digutu antzerki labur horrekin eta pseudoletra eta grafia eskasen artean, hausnartzera ere eraman gaituzte. Izan ere, hiru urte hauetan eta batez ere, irakasgai honetan eratu dugun irakasle identitate horrek duen garrantzia azpimarratu digute gaur gelan, gure izatea eta idealak guztiaren gainetik daudela ikusarazi digute eta beraz, gure egunerokoan, gelan, kalean, horrelakoxeak izan behar garela!

Gero beraien gaira fokalizatu dute saioa, Andereñoa amets sakonean sartu eta eta komikiaren inguruan beraiek egindako bideoa erakutsi digute. Bertan, hainbat pertsonen iritziak azaldu dizkigute baliabide honen inguruan eta batez ere, lehengo garaietan zuen garrantziaz jabetu ahal izna gara. Izan ere, gure aiton-amonentzat edota gurasoentzat izugarrizko baliabideak ziren komikiak, haien garaietan beraien jostailuak ziren eta egunerokoan ezinbestekoak asko eta askorentzat. Honekin ikusi ahal izan dugu, apurka komikiak ikaskuntzan izan ditzakeen hainbat gauza positibo egun ikusi ere ez direla egiten eta beraz, albo batera laga eta ez diegu atera ahal zaien kutsu hori atera eta beraiekin jorratzen. Eta hori pena bat da.
Bestalde, erakutsi digute, badaudela egun sarean guk gura ditugun komikiak egin ahal izateko programa mordo bat eta beraz, beraiek erabiltzera animatu gaituzte. Uste dugu honelako programak ondo datozela, batez ere, marrazkigintzan trebeak ez diren horiek komiki edota uirudiak beharrezko diren elementu horietan trebatzeko,  besteak beste. 
Gero, haurrekin ere praktikan jarri dute komikiaren lanketa eta berau islatu eta aportatu digute gelara ekarri diguten bideoan. Oso baliagarria izan dela iruditu zaigu, izan ere, azaldu eta landu duten hori frogatu egin dutelako eta gero guri erakutsi. Eta egia esan benetan haurrekin lantzeko izugarri polita eta aberasgarria izan daitekeen gauza bat dela iruditu zaigu eta egun gure geletan ez dela behar beste lantzen.
Azkenik, beraiek sortutako komikiak oparitu dizkigute eta barre batzuk bota ditugu beraiek irakurtzen, egia esateko artista hutsak egin zaizkigu. Honegatik gaurkoan be uste dugu, izugarrizko lana egin dutela erretako pizza taldekoek eta gauza akso izan direla gelara ekarri eta erakutsi dizkigutenak, guztiak baliagarri eta apreziagarriak benetan. Honegatik, ZORIONAK! 


Bigarren taldea, Aostera izan da eta hauen gaia, Eskola 2. Berau zer den azaldu digute gelan, eta horretarako informazio desberdinak aurkitu eta kontrastatu dituztela agerian utzi dute gaur egin duten aurkezpenean. Youtubeko Bideo bat ere jarri digute eskola 2.0ren kontzeptuen laburpenak bertan adierazten zirelak, eta egia esan gaurko klasea baliagarria izan da kontu honen inguruan pixka bat gehiago jakiteko. Izan ere, bada jada denbora nahikotxo gure inguruan eskola 2.0ren gaia bueltaka dabilena, baina, egia esan, oinarte ez ditugu hain ongi beronen erraiak arakatu. Honegatik, gaurko klaseak gai honetan gehiago sakontzeko asko balio izan digu. Gianera, arazo bat edo beste ere izan dute, egin duten bideoren batek arazoak eman dizkietelako eta beraz, hori pena bat izan da. Hala ere, benetan baloratzekoa egin duten informazio bilaketa, kontrastaketa eta berauen islatzea egoera errealetan. Azken hau diogu, beraien gaiaren inguruan irakasle bati ere elkarrizketa egin diotela eta gero berau gurekin gelan konpartitu. Honek lagundu digu gai hau eguneroko errealitatean nola jorratzen den ikusten.
Bestalde aipatzekoa da aukezpenean  PREZI programa erabili dutela. Talde hau izan zen programa ezin dominaturik zebilela eta laguntza eskatu ordez, beraien erronka pertsonala gainditzea lortu dutela erakutsi digute gaur, aupa neskak!
Gaia, orokorrean, oso teorikoa izan da baina ondo uztartu dutela deritzogu eta beraz, lan polita ekarri digutela gelara. Teoria ere beharrezkoa da bizitza honetan, Alaiutzek esan duen legez!
Gainera, azken minutuen egin diguten papertsoen ekarpena bikaina izan da BIKAINA izan da!
Beraz, egindako lanagatik, zuei ere ZORIONAK!



Sentituz bizi garelako! 


Hitzak: aberastasuna, poza

No hay comentarios:

Publicar un comentario