domingo, 13 de mayo de 2012

Gure gogoetak [2]

Gure gogoeten bigarren atala gure lagunen eta gure lanen ingurukoa izango da.

Gure kideen ekarpenak

"Nahiz eta talde desberdinen aurkezpenen ostean, hausnarketa eta balorazioa egin dugun, gure gogoetan atal honi lekutxo bat egitea pentsatu dugu. Izan ere, gure ustez erabat aberasgarriak eta baloratzekoak  dira guztiok egin ditugun lanak. Lau astetan zehar, teknologia berriekin loturan zeuden hainbat gairen inguruko kontuak ekarri dizkigute gure lagunek gelara. Informazio, aportazio, altxor eta opari mordoa besteak beste. Lan handia egon da lan bakoitzaren atzean eta baita dedikazio itzela. Bai horixe!
 Aurkezpenek egunero gehiago harritzen gintuzten eta are gehiago aberastu. Asko izan dira konpartitu ditugun momentuak: hausnartzera eraman gaituztenak, barre algaraka ia ito garenak, elkarlana baloratzera eraman gaituztenak, laguntasuna ere apreziatzen lagundu digutenak, egin ditugun negarrak, bizi izan ditugun emozio eta sentimenduak, gure irakasle identitatea eraikitzen lagundu digutenak, elkartasunean eta maitasunean sortu ditugun momentuak, talde sena indartu digutenak (...) elkarrekin eratu ditugun momentu ahaztezinak, guztiak!
Gure barrua beteta doa guzti honi esker, eta horixe da gure ustez, arlo eta aurkezpen hauek eman ahal izan diguten onena hein batean. Egia da, formalki asko hazi garela, izan ere, talde bakoitzak gai bat jorratu eta besteei aurkezteak gai askoren jakintza garatzeko aukera eman digu, eta gauza asko ikasi ditugula ezin ukatu. Hala ere, elkarri aportatu dizkiogun momentuak ere baloratzekoak izan direla uste dugu berauek gure barrua gozo bete digutelako.
Opari mordoa jaso ditugu eta batez ere, teknologia berrien arlo honek, pertsonalki eta talde gisa, elkar baloratzen erakutsi digu. 
Atzera begiratzen jarri gara behin baino gehiagotan eta bizi izan dugun horretaz pentsarazi dugu. Hala ere, atzera begira jarri garen heinean aurrerantza ere begiratu dugu era berean, eta bizi izan dugun hori gurekin eramango dugu. Eguneroko horrek erabat aberastu gaituelako."

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario